inprimatu
"Soilmena"
Izenburua:
"Soilmena"
Sinadura:
Elizegi, Jeronimo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizegi, Jeronimo

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
107.zk.
Orrialdea:
2-3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Soilmena

 

Elizegi eta Arrillaga, Jeronimo

 

 Aur bat besuan zeukala andre,

 chukun bat beltzez jantziya,

 negar da negar itsas aldera

 begiraka esheriya,

 ikusi nuben; ta nola zegon

 gashua kupiragarriya,

 inguraturik galdetu niyon

 zer zuben aiñ mingarriya,

 eta erantzn ziran esanaz

 ¡¡Ai, au nere alderdiya...

 

 Zeru aldera begiratuaz

 asnaz bat eztugarriya,

 egiñ ondoren segitu zuben

 esanaz; seme, guziya;

 ikusten dezun itaso orren

 betiko billaukeriya,

 erdiraño irichiya:

 ez daki azko zer egin duben

 ¡¡Ai, au nere alderdiya...!!

 

 Bai semia bai nunbait onela

 Jaun-goikoaren graziya,

 guretzat nozki izango zan ta

 zer egiñ, pazientziya:

 arrantzalea nuben gizona;

 ta jiraturik ontziya

 itsasperatu zala betiko

 bizi naiz oso etziya,

 bost aur-en jabe gelditu nitzan

 ¡¡Ai, au nere alderdiya...!!

 

 ¿Ikusten dazu gaur nola dagon

 mancho, mancho, ain geldiya,

 nola paziyan irakiñazi

 ondoren ezne, garbiya?

 ¡¡o!! ezaguna det ondo zer dan

 billau... engañagarriya,

 ordu batetik beztera jartzen

 dana ikaragarriya,

 ¡¡orrek... orrek ni utzi nau onla!!!

 ¡¡Ai, au nere alderdiya...!!

 

 Ykusten dedan bakoitzean nik

 gaishotu eta jarriya,

 gogoratzen zat arrantzaleen

 emaztearen larriya;

 kandelacho bat bedeinkatua

 pishturik; bere argiya

 eskeintzen diyo Jaun-goikoari

 esanaz; ¡¡O!! Jaun aundiya!!

 anpara zazu itsas gizona

 ¡¡Ai, ura da alderdiya...!!

 

 Oyek guziyak astutzen zaizka

 baldiñ dala etorriya

 jakuen bada kayera ontzi

 ta gizon maitagarriya;

 ¡¡bañan au... ¡¡nola!! ez; ezleikela

 onda nago igarriya,

 non da zentsua jartzen ez diran

 penak arrunt elbarriya;

 ¡¡orain orishen bear genduke...!!

 ¡¡Ai au nere alderdiya...!!

 dago nigana biotzen erdi.

 

 Neregandikan aldendu zala

 izate alaigarriya,

 etzi etziya bizi naizela

 sinista dala egiya;

 ¡¡nola ez, aurrik, zarrena

 Mañu, ona, eta aurpegiya

 dirudiena dubela aitari

 atera ta ezarriya

 ari zat eta aitaren galdez...!!

 ¡¡Ai, au nere alderdiya...!!

 

 Bezte lan neshkak, iru koshkortu

 shamarrak; au det cihiya;

 ama-ren malko samiñ samiñez

 gashua ondo buztiya;

 ortatik badu aski, naiz eskaz

 maitea duben titiya,

 ikusten dezu, ezur ucha da;

 ¡¡gashua...!! nere  biziya...!!!

 ¡¡paa... maitea, bai paa... neria, paa!!

 ........................................

 ........................................

 ¡¡Ai, au nere alderdiya...!!

 

 Begiyak gora jiraturikan

 chit tristea zan ,autziya,

 egiñaz bertan kordegabetu

 zitzaidan; ¡¡ura larriya!!

 ezkerrak azkar konturatu zan;

 ta burua eroriya

 zeukula nere besuan ziyon;

 ¡¡ez alnaiz errukarriya!!

 .........................

 .........................

 .........................

 .........................

 alcha zan, eta joan zan gashua

 esanaz; ¡¡au alderdiya...!!

 


inprimatu