inprimatu
Leo XIII. Aita Sainduaren otsaldia Frantziaren bathaioko XIVgarren mende bu
Izenburua:
Leo XIII. Aita Sainduaren otsaldia Frantziaren bathaioko XIVgarren mende bu
Sinadura:
Adema, Gratien (Zalduby)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adema, Gratien

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
503.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Leo XIII.Aita Sainduaren Otsaldia. Frantziaren Bathaioko XIV garren mende burukotzat egina.Latinetik lokabizki eskuararat itzulia.

 

Adema-Zalduby.

 

 Lurreko jendakien goiti beheitiak

 Yainkoaren eskuak dabitzka guziak:

 Handienak aphalduz, goratuz ttikiak:

 Zuzena nun den daki haren zuhurtziak.

 

 Klodobe errege zen sortzez paganoa;

 Alamanekin zuen gudu bat gaichtoa;

 Ezin trenka baitziron etsaien lerroa,

 Othoiztu zuen oihuz Kristauen Jainkoa.

 

 Klotildaren Jainkoa, othoi! hel zakizkit,

 Etsai hau jotzea badut, zure naiz oraitik:

 Girichiino natzaitzu eginen gogotik,

 Ez dut Frantzian nahi Jainkorik zu beizik.

 

 Klodobek othoitz hori egin dueneko,

 Soldadu uzkurrenak sutan jartzen zaizko.

 Heien oldarra nihork ez du atchikiko;

 Etsai hilez bertzeak ihesi dohazko.

 

 Orai Erremintserat hail Klodobe gaitza;

 Atchikak Jainkoari eman dukan hitza.

 Han bathaiatu eta berri zak agintza,

 Lagunduren dukala Jesusen Eliza.

 

 Erremiko elizan sartzen da errege:

 (Girichtino Klotilda zuen ja andere).

 aphezpikuak dio ematen hau lege

 Adoratu idolak oro detzan erre.

 

 Aphaldu duenean Klodobek burua:

 Heldu zaio alderat Jaun aphezpikua;

 Eman dioenean bathaio saindua,

 Errege han dagoko besarka lothua.

 

 Erroma zabal zatzu bai zure erraiak.

 Amatzat hartzen zaitu Frantses jendaiak.

 Bazterrak nahi ditu zuretzat nasaiak,

 Ez dakizkitzun hurbil hauzotik etsaiak.

 

 Erroma khendu nahiz Aita Sainduari,

 Hauzo gaitzak zitzaizkon, usu gerlan ari.

 Pepin frantses erregek hek jorik bi aldi

 Emendatu ziozkan lurrak Erromari.

 

 Oi zein den ukigarri orhoitzea bera

 Nor ziren gan lehenik Jerusalemera;

 Frantziatik ziren hek ospeka athera,

 Jesuen hobiaren Turkoer khentzera.

 

 Angelesa Frantzian sarthurikan nausi,

 Gizon aski azkarrik ez baitzaiten kausi,

 Nechka batek zituen gudutan herrautsi,

 Khoro galdua ere erregeri jauntzi.

 

 Hamalau mende huntan Klodobez geroztik,

 Zembat ongi dathorren haren bathaiotik!

 Jainkoak berak dauka Frantzia besotik.

 Deusek zoratu gabe, egon dadin chutik.

 

 Egoadi girichtino jendaia suharra:

 Ez zakala gal hire ohore zaharra:

 Begira zak Fedea eta haren kharra:

 Hark darok idukiren bethiko indarra,

 

 Beretu baihinduen Jesusek aspaldi;

 Haren etsaier buruz bethi bihur hadi.

 Denek elgar maite'ta denek elgar adi;

 Batasunak orotan indarra dik handi,

 

 Klodoberen bathaio urthabethetzeak

 Aurthen ditu Frantzian eder ohoreak,

 Bathaiharri hartara bil beitetz ospeak,

 Berritz indar har dezan han gure Fedeak.

 

 Ekhialdean barna, Frantsesen izena.

 Bethi da gehienik aiphatua dena:

 Basa jendetaraino, guziz urrunera,

 Frantsesa da Fedea hedatzen duena.

 

 


inprimatu