Ameriketarat noha
Elizanburu, Michel (Frère Innocentius)
1
- Joan gogo naiz segurki,
Ni, Ameriketarat.
Enekilan, laburzki,
Nor dago phartitzerat?
Ez noha sekulako,
Laster naiz itzuliko
Onthasun handiekin,
Zilhar eta urhekin.
2
- Pharti hadi bakharrik,
Pharti, lagun xoroa.
Ez duk nehor gutarik
Han duenik gogoa.
Ez Montebidora,
Ez Kaliforniara,
Segur ez gaituk joanen,
Zerbait duguno hemen.
3
- Itzultzen naizenean
Han fortuna eginik,
Peru eta Metsikan
Urhe frango bildurik,
Ah! zer urustasuna
Nik izanen dudana!
Trankil ene bizia
Izanen da guzia!
4
- Galtzen bahiz ondikotz
Itsasoa pasatzean,
Adios sekulakotz
Urhe-pezak orduan.
Bertzalde ontasunak
Zertako tu gizonak,
Ez badu ez federik,
Ez erlisionerik?
5
- Ez duzue prezatzen
Beraz zer den fortuna,
Nola ikhusia den
Diru hainitz duena.
Harek du, harek fagore,
Laudorio, ohore.
Bai, aberatsa dena
Bethi izanen da jauna.
6
- Lana maite duena,
Segida on batekin,
Egiazko tresorak
Ekhartzen tik berekin.
Jainkoaz maithatua,
Oroz estimatua,
Duk ere mundu huntan
Kontentago miletan.
7
- Hartuz geroz xedea
Behin harat joaiteko,
Nihork ene idea
Ez du kanbiatuko.
Bai, joan behar naiz segur;
Deuseren ez naiz beldur.
Adios beraz, adios,
Zaudete bethi uros!
8
- Izpiritu arina,
Deus entzun nahi ez duk.
Dutenak zentzu ona,
Harat joanen ez dituk.
Habil beraz hemendik,
Urrun hadi gutarik,
Nahi baduk ohala,
Xori burn ergela!
|