inprimatu
Zapataina edo gizon zuhurra
Izenburua:
Zapataina edo gizon zuhurra
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
Orrialdea:
172-173

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zapataina edo gizon zuhurra

 

Elizamburu, J.B.

 

 Jakintsunen arabera norc berac du beren,

 Mundura-agertu denean ekharria zorten;

 Jaincoac egin bezala nic maite dut nerea,

 Nahiz ez den yenden ustez zorionoz bethea.

 

 Zaharren erran ederrez nola bainaiz orhoitzen,

 Trebes heldu diren gauzac nic zuzen ditut hartzen;

 Aitac zarotan ikhasi, gizon zuhurra baitzen,

 Irriz hartuz zorigaitza zorion bilhacatzen.

 

 Denbora heldu den gisa hartuz behar denean,

 Aste guzia daramat bihotz onez lanean,

 Argitic ilhuneraino bethi lekhu berean,

 Bike, trukes, ezten eta martiluen artean.

 

 Jarri banindu zorteac erregeren tronuan,

 Errege zeu gerthatuco nere tresnac escuan;

 Galduco ginuen naski biec gure tratuan,

 Egoitea hobe dugu beraz garen lekhuan.

 

 Zoroac ez duenareb bethi du gutizia,

 Axecabean bizi da nahiz bertzen ongia;

 Zuhur gisa nic baitakit labur dela bizia

 Irriz nahi dut iragan ahal badut guzia.

 

 Maite duen zikoitzari nic uzten dut urbea,

 Zilharric ez dudanean aski baitut cobrea;

 Nahiz izan aberaxec bizi-modu hobea,

 Ez dute nic baino lehen akhabatzen urthea.

 

 Nere gisa zenbait bada zorionez herrian

 Alogera bizi denic zuhurtasun handian;

 Basoac esuan eta hitz ederrac mihian,

 Gu bezalaco guti da zeruaren azpian.

 

 Mahinean lagunakin naizenean yarria.

 Naizela zait iduritzen munduco nagusia;

 Gizonic aberaxena pobre bat da handia,

 Guc bezala berac ontzen ez badaki bizia.

 

 Jaincoac maita dezagun erran baitu laguna,

 Biar dugu lagunentzat egin ahal duguna;

 Adizkidec arpegia dutenean illuna,

 Gurekin etorriz dute causitzen osasuna.

 

 Hiltzen naizen egunean adizkiden bilkhura,

 Soka-dantzan ethor bedi ni lo nagon lokhura;

 Zuhurrenac bula betzat azken hitz hauc burura:

 "Irri hainitz egin eta guan da bertze mundura."

 


inprimatu