inprimatu
Jakintsunen arabera nork berak du berea
Izenburua:
Jakintsunen arabera nork berak du berea
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
600.zk.
Orrialdea:
4

Jakintsuen arabera

 

Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)

 

 1

 

 Jakintsunen arabera nork berak de berea

 Mundura sortu denean ekarria zortea:

 Jainkoak egin bezala nik maite dut nerea,

 Nahiz ez den jenden ustez zorionez bethea.

 

 2

 

 Zaharren erran ederrez nola bainaiz orhoitzen,

 Trebes heldu diren gauzak nik zuzen ditut hartzen

 Aitak zarotan ikasi, gizon zuhurra baitzen,

 Irriz hartuz zorigaitza zurion bilakatzen.

 

 3

 

 Denbora heldu den gisa hartuz behar denean,

 Aste guzia daramat bihotz onez lanean,

 Argitik ilhuneraino bethi leku berean,

 Bikhe, trukes, ezten eta martiluen artean.

 

 4

 

 Jarri banindu zorteak erregeren tronuan,

 Errege zen gerthatuko nere tresnak eskuan:

 Galduko ginuen naki biek gure tratuan;

 Egoitea hobe dugu beraz garen lekuan.

 

 5

 

 Zoroak ez duenaren bethi du gutizia;

 Atsegabean bizi da nahiz bertzen ongia,

 Zuhur gisa nik baitakit labur dela bizia,

 Irriz nahi'dut iragan, ahal badut, guzia.

 

 6

 

 Maite duen zikoitzari nik uzten dut urhea,

 Zilharrik ez dudanean aski baitut kobrea;

 Nahiz izan aberatsek bizi-modu hobea,

 Ez dute nik ba no lehen akabatzen urtea.

 

 7

 

 Nere gisa zonbait bada zorionez herrian

 Alegera bizi denik zuhurtasun handian,

 Basoak eskuan eta hitz ederrak mihian,

 Gu bezalako guti da zeruaren azpian!

 

 8

 

 Mahainean lagunekin naizenean jarria,

 Naizela zait iduritzen munduko nagusia,

 Gizonik aberatsena pobre bat da handia,

 Guk bezala ez badaki berak ontzen bizia.

 

 9

 

 Jainkoak erran baitauku maitatzeko laguna,

 Behar dugu lagunentzat egin ahal duguna:

 Adichkidek arpegia dutenean ilhuna,

 Nerekin ethorriz date kausitzen osasuna.

 

 10

 

 Hiltzen naizen egunean adichkiden bilkura,

 Soka-dantzan ethor bedi ni lo nagon lekura:

 Zuhurrenak beta betzat azken hitz hauk burura

 «Irriz leher cgin-eta gun da bertze mundura!»


inprimatu