inprimatu
Yakintsunen arabera nork berak du berea
Izenburua:
Yakintsunen arabera nork berak du berea
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
3

YAkintsuen arabera nork berak du berea

 

Adame, Piarres

 

 I

 

 Yakintsuen arabera nork behar du berea,

 Mundura-agertu denean ekharria zortea;

 Yainkoak egin bezala nik maite dut nerea,

 NAhiz ez den, yenden ustez, zorionez bethea.

 

 II

 

 Zeharren erran ederrez nola bainaiz orhoitzen

 Trebes heldu diren gauzak nik zuzen ditut hartzen

 Aitak zarotan ikhasi gizon zuhurra baitzen,

 Urriz hartuz zorigaitza zorion bilhakatzen.

 

 III

 

 Denbora heldu den gisa hartuz behar denen,

 Aste guzia deramat bihotz onez lanean,

 Argitik ilhuneraino, bethi leku berean

 Bikhe, trukes, ezten, eta martiluen artean.

 

 IV

 

 Yarri banindu zorteak erregeren tronuan,

 Errege zen gerthatuko nere tresnak eskuan:

 Galduko ginuen naski biek gure tratuan?...

 Egoitea hobe dugu beraz garen lekhuan!

 

 V

 

 Zoroak ez duenaren bethi du gutizia;

 Atxekabean bizi da nahiz bertzen ongia;

 Zuhur gisa nik baitakit labur dela bizia,

 Irriz nahi dut iragan ahal badut guzia!

 

 VI

 

 Maite duen zikotzari nik uzten dut urthea,

 Ziharrik ez dutanean aski baitut kobrea;

 Nahiz izan, aberatsek, bizi-modu hobea,

 Ez dute nik baino iehen akhabatzen urthea!

 

 VII

 

 Nere gisa zembait bada, zorionez, herrian,

 Alegera bizi denik zuhurtasun handian

 Basoak eskuan eta hitz ederrak mihian,

 Gu bezalako guti da zeruaren azpian!

 

 VIII

 

 Mahainean lagunekin naizenean yarria,

 Naizela zait iduritzen munduko nagusia,

 Gizonik aberatsena pobre bat da handia

 Guk bezala, berak ontzen ez badaki bizia!

 

 IX

 

 Yainkoak maitha, dezagun erran baitu laguna

 Behar dugu lagunentzat egin ahal duguna

 Adiskidek arpegia dutenean ilhuna

 Nerekin ethorriz dute kausitzen osasuna.

 

 X

 

 Hiltzen naizen egunean adiskiden bilkhura

 Soka-dantzan ethor bedi ni lo nagon lekhura;

 Zuhurrenak buta, betzat azken hitz hauk burura,

 «Irriz leher egin eta guan da bertze mundura!...»

 


inprimatu