inprimatu
Yakintsunen arabera nork berak du berea
Izenburua:
Yakintsunen arabera nork berak du berea
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1248.zk.
Orrialdea:
1

Yakintsuen arabera nork berak du berea

 

Asame, Piarres

 

 1.

 

 Yakintsunen arabera nork berak du berea,

 Mundura-agertu denean ekharria zortea;

 Yainkoak egin bezala nik mait dut nerea,

 Nahiz ez den, yenden ustez, zorionez bethea.

 

 2.

 

 Zaharren erran ederrez nola bainaiz orhoitzen

 Trebes heldu diren gauza ditut hartzen

 Aitak zarotan ikhasi, gizon zuhurra baitzen,

 Irriz hartuz zorigaitza zorion bilhakatzen.

 

 3.

 

 Denbora heldu den gisa hartuz behar denean,

 Aste guzia daramat bihotz onez lanean,

 Argitik ilhuneraino, bethi lekhu berean,

 Bikhe, trukes, ezten eta martiluen artean.

 

 4.

 

 Yarri banindu zorteak erregeren tronuan,

 Errege zen gerthatuko nere tresnak eskuan:

 Galduko ginuen naski biek gure tratuan?...

 Egoitea hobe dugu beraz garen lekhuan!

 

 5.

 

 Zoroak ez duenaren bethi du gutizia:

 Atzekabean bizi da nahiz bertzen ongia:

 Zuhur gisa nik baitakit labur dela bizia,

 Irriz nahi dut iragan ahal badut guzia!

 

 6.

 

 Maite duen zikoitzari nik uzten dut urthea,

 Zilharrik ez dutanean aski baitut kobrea;

 Nahiz izan, aberatsek, bizi-modu hobea,

 Ez dute nik baino lehen akhabatzen urthea!

 

 7.

 

 Nere gisa zembait hala, zorionez, herrian,

 Alegera bizi denik zuhurtasun handian;

 Basoak eskuan eta hitz ederrak mihian,

 Gu bezalako guti da zeruaren azpian!

 

 8.

 

 Mahainean lagunekin naizenean yarria,

 Naizela zait iduritzen munduko nagusia;

 Gizonik aberatsena pobre bat da handia,

 Guk bezala, berak ontzen ez badaki bizia!

 

 9.

 

 Yainkoak maitha dezagun erran baitu laguna,

 Behar dugu lagunentzat egin ahal duguna;

 Adiskidek arpegia dutenean ilhuna,

 Nerekin ethorriz dute kausitzen osasuna.

 

 10.

 

 Hiltzen naizen egunean adiskiden bilkhura

 Soka-dantzan ethor bedi ni lo nagon lekhura;

 Zuhurrenak buta betzat azken hitz hauk burura;

 «Irriz leher egin eta guan da bertze mundura!»

 

 


inprimatu