inprimatu
Maria
Izenburua:
Maria
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
2

Maria

 

Elissamburu, J.-B.

 

 1

 

 Bertzek erran baitute nik baino lehen

 Anhitz adituz dela anhitz ikhasten

 Uste dut on den

 Nik dakidan bezala, guziek arren

 Ikas-dezaten:

 Beraz aipa dezagun Maria nor den (berriz):

 

 2

 

 Aztal biribil eta zangar hertsia,

 Eskuaren betheko zango bihia

 Ttiki-tokia!

 Golkoz aberats eta lerden gerria,

 Erne begia;

 Nolako panpina den horra Maria!

 

 3

 

 Erle bat da Maria, etche barnean,

 Eta lerden orobat ari lanean,

 Behar denean;

 Aphaintzeko polliki, behin astean

 (Noiz? Igandean!)

 Ustai beharrik ez du soinaren pean!

 

 4

 

 Solas irri alegera bat errana gatik

 Irri freskorik baizen ez dut izan nik.

 Maria ganik

 Adichkidekin ez du handitasunik,

 Bainan hargatik

 Ez erran Mariari solas arinik!

 

 5

 

 Mariak baratzetik badu berea:

 udan eta neguan lorez bethea

 Eta saltzea:

 Bere loren artean erdigordea,

 Gaicho maitea;

 Bera da pollitena, hango lorea!

 

 6

 

 Mariak balinbadu moltsa joria,

 Merkaturat gateko, badu saskia

 Churi-churia!

 Arroltze lau dotzena, oilasko bia;

 Salduz guzia

 Zertako den aberats, horra Maria!

 

 7

 

 Jendek erranik ere hala-ta-hola,

 Maria batzuetan; ez jakin nola?

 Goibel dagola.

 Bertzetan, nigartto bat jauzten zaiola:

 Ez du achola,

 Baluke, nahi balu, nondik konsola!

 

 8

 

 Igandean Maria, zinez panpina,

 Zapata chabalekin soin motch a urdina

 Berak egina. Elizako bidean arin arina...

 Mila sorgina:

 Errege balinbanintz, zer erregina!

 


inprimatu