inprimatu
Maria
Izenburua:
Maria
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
110

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maria

 

Elizanburu

 

 1

 

 Bertzek erran baitute nik baino len:

 "Ainitz adituz dela ainitz ikasten"

 Ustedut on den,

 Nik dakidan bezala guziek arren

 jakin dezaten,

 Beraz aipa dezagun Maria nor den.

 

 2

 

 Aztal biribil eta zangar ertsia;

 Eskuaren berteko zango bia

 Tiki tikia,

 Golko bat aberatsa, lerden gerria,

 Erne begia;

 Nolako panpiña den orra Maria.

 

 3

 

 Erle bat da Maria etxe barnean,

 Eta landan orobat ari landan

 Bear denean:

 Apaintzeko poliki bein artean,

 Noiz? Igandean;

 Uztai bearrik ez du soiñaren pean.

 

 4

 

 Solas alegera bat errana gatik,

 Irri freskorik baizen ez dut izan nik

 Maria ganik;

 Adizkidekin ez du anditasunik:

 Bainau argatik!

 Ez erran Mariari solas ariñik!

 

 5

 

 Mariak baratzean badu berea,

 Udan eta neguan lorez berea

 Errek-artea;

 Bere loren artean erdi-gordea,

 Gatxo maitea,

 Bera da pollitena ango lorea!

 

 6

 

 Mariak balinbadu moltsa oria

 Merkatura juateko badu saskia

 Txuri-txuria;

 Arroltze lau dotzena oilasko bia,

 Salduz, guzia,

 Zertako den aberatz orra Maria!

 

 7

 

 Jendek errana-gatik al eta ola,

 Maria batzuetan ez jakin nola

 Goibel dagola;

 Bertzetan nigartxo bat jausten zaiola.

 Zer zaio atxola?

 Baluke nai balu aise kontsola!

 

 8

 

 Igandetan Maria zinez panpiña;

 Zapata txabalakin soin motx urdiña

 Berak egiña

 Elizako bidean ariñ-ariña.

 ¡Mila sorgiña!

 Errege baldin banitz zer erregiña!

 


inprimatu