inprimatu
Maria
Izenburua:
Maria
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
1885
Alea:
30.zk.
Orrialdea:
3

Maria

 

Elissamboure

 

 1

 

 Bertzek erran baitute nik baino lehen

 Anhitz, adituz dela anhitz ikhasten,

 Uste dut on den

 Nik dakidan bezala, guziek arren

 Jakin dezaten

 Beraz aipha dezagun Maria nor den.

 

 2

 

 Aztal biribil eta zangar hertsia

 Eskuaren betheko zango bihia

 Tttiki-ttikia!

 Golkhoz aberats eta lerden gerria,

 Erne begia;Nolako pampina den horra Maria

 

 3

 

 Erle bat da Maria etche barnean,

 Eta landan orobat ari lanean

 Behar denean;

 Aphaintzeko polliki, behin astean,

 Noiz? Igandean!

 Ustai beharrik ez du soinaren pean.

 

 4

 

 Solas alegera bat errana gatik,

 Irri freskorik baizen ez dut izan nik

 Maria ganik.

 Adichkidekin ez du handitasunik,

 Beinan hargatik

 Ez erran Mariari solas arinik!

 

 5

 

 Mariak baratzetik badu berea,

 Udan eta neguan lorez bethea

 Eta saltzea:

 Bere loren artean erdi gordea,

 Gaicho maitea,

 

 Bera da pollitena hango lorea.

 

 6

 

 Mariak balimbadu moltsa joria,

 Merkaturat gateko badu saskia

 Churi churia;

 Arroltze lau dotzena, oilasko bia;

 Salduz guzia,

 Zertako den aberats, horra Maria!

 

 7

 

 Jendek erranik ere hala-ta-hola,

 Maria batzuetan, ez jakin nola,

 Goibel dagola;

 Bertzetan, nigartto bat jausten zaiola,

 Zer zaio achola?

 Baluke nahi balu aise kontsola!

 

 8

 

 Igandetan Maria, zinez, pampina,

 Zapata chabalekin, soin motch urdina

 Berak egina;

 Elizako bidean arin arina

 Mila sorgina,

 Errege balimbanitz, zer erregina!

 


inprimatu