inprimatu
Leen eta orai
Izenburua:
Leen eta orai
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
217-219

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Leen eta orai

 

Adame, Piarres

 

 Izan nauk iparrera ego aldetik,

 Iguzkiko partera mendebaletik,

 Eta diat ikusi guzien gainetik

 Inozentzia ainitz gizonen partetik;

 Abila argatik

 Duk, egundainotik,

 Egin gabe deusik,

 Ederkiena bizi bertzen lanetik.

 

 Munduan yarri zuan injustizia,

 Nagusitu zelakotz alferkeria;

 Zeinbait abilek, ez dek denbora andia,

 Beretua zutela mundu au guzia;

 Ik, laboraria,

 Eragin azia

 Eta bil biia?...

 Abilarentzat zuan ogi churia!!!!

 

 Aditu diat ere bazka onenak

 Ez zituela zaldi nekatzen zenak:

 Oilo, oilasko eta oilanda gizenak

 laten ez zituela azten zituenak;

 Ianari-finenak,

 Arno gozoenak,

 Gauza oberenak,

 Abilek zituztela iresten denak!

 

 Sortzetik iltzeraino, laboraria,

 Uztarri-pean zuan ire tokia,

 Eta, beti lanean igatuz bizia,

 Irerik ez zukeyan non pausa eria;

 Bertzena guzia...

 Zer injustizia

 Ikaragarria!

 Azienden errunkan intzen yarria!

 

 Ogoi mendez bedere ola munduan

 Gizona gizonaren esklabo zuan!

 Abilek ezarria urrezko tronuan

 Bazuan bat errege guzien buruan;

 Aren inguruan

 Alferrak zituan

 Bizi deskantsuan,

 Eta gu lanarekin beti guduan!

 

 Lagunak, ez duk errech orai sinesten

 Ienden inozentzia nolakoa zen,

 Erregeren naia, baldin, ala bazen

 Miliunka zitian gizonak altchatzen;

 Armak ar-arazten,

 Lerroan ezartzen,

 Gerlarat egortzen,

 Eta an inozentek elgar chautzen!

 

 Zinez zorigaitzezko denbora etan

 Nololako miseria len bazterretan!

 Pobreak biluziak non nai bidetan,

 Otzak eta goseak ilak erdietan!

 Zenbat ama etan

 Aurrak besoetan

 Gachoak errestan!...

 Alferrak libertitzen yauregietan!

 

 Etorri zuan bada nozbait orena

 Gizona errestatik alchatu zena,

 Eta, porroskaturik gate zakarkena,

 Bere gizon dretchoak artu zituena

 Au gure aitena

 Duk obra leena

 Eta ederrena:

 Gizona esklabotik egin zutena!

 

 Choil ez dik eun urte, lagun maiteak,

 Gizonaren erronkan gure yartzeak;

 Leen? Batzu nagusi... esklabo bertzeak...

 Iduri aita baten ez ziren umeak!!

 Geroztik, yendeak,

 Andiak, chumeak,

 Aberats, pobreak,

 Lerro berean gaitik yarri legeak!

 

 Ala dadin aberats, ala pobrea,

 Gizona gizonaren duk aurridea,

 Eta gu goratzeko bertzen apaltzea

 Gure anayari duk laido egitea!

 Elgar aditzea,

 Elgar maitatzea

 Eta laguntzea:

 Ori duk egiazko Yainko-legea!

 


inprimatu