inprimatu
Izan niz ipharrerat hego aldetik
Izenburua:
Izan niz ipharrerat hego aldetik
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
783.zk.
Orrialdea:
4

Izan niz ipharrerat hego aldetik

 

Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)

 

 1

 

 Izan niz ipharrerat hego aldetik,

 Iguzkiko phartera mendebaletik,

 Eta diat ikhusi guzien gainetik

 Inozentzia hainiz gizonen phartetik,

 Abila hargatik

 Duk egundainotik,

 Egin gabe deusik,

 Ederkiena bizi bertzen lanetik!

 

 2

 

 Munduan jarri zuan injustizia,

 Nagusitu zelakotz alferkeria;

 Zonbait abilek, ez dik denbora handia

 Beretua zutela mundu han guzia;

 Hik laboraria,

 Erein hazia

 Eta bil bihia

 

 Abilentzat zuan ogi churia!

 

 3

 

 Aditu diat ere bazka onenak

 Etzituela zaldi nekhatzen zenak;

 Oilo, ailasko eta oilanda gizenak

 Jaten etzituela hazten zituenak,

 Janhari finenak,

 Arno gozoenak,

 Gauza hoberenak,

 Abilek zituztela iresten denak!

 

 4

 

 Sortzetik hiltzeraino laboraria

 Uztarri-pean zuan hire tokia,

 Eta bethi lanean higatuz bizia,

 Hirerik etzuan nun phausa erhia;

 Bertzena guzia...

 Zer injustizia.

 Ikharrgarria!

 

 5

 

 Hogei mendez bederen hola munduan

 Gizona gizonaren esklabo zuan!

 Abilek ezarria urhezko tronuan

 Bazuan bat errege guzien buruan

 Haren inguruan

 Alferrak zituan,

 Bizi deskantsuan,

 Eta gu lanarekin bethi guduan!

 

 6

 

 Lagunak, ez duk erretch orai sinhesten

 Jenden inozentzia nolakoa den;

 Erregeren nahia baldin hala baitzen

 Miliunka zitian gizonak altchatzen.;

 Harmak har-arazten,

 Lerroan ezartzen,

 Gerlarat igortzen,

 

 Eta han inozentek elgar chahutzen!

 

 7

 

 Zinez zorigaitzezko denbora hetan

 Holako miserïa zen bazterretan!

 Pobreak buluziak nun nahi bidetan

 Hotzak eta goseak hilak erdietan!

 Zonbat ama hetan

 Haurrak besoetan

 Gachoak herrestan

 Alferrak libertitzen jauregietan!

 

 8

 

 Ethorri zuan bada noizbait orena

 Gizona herrestatik atchatu zena

 Eta, phorroskaturik gathe zakharrena

 Bere gizon dretchoak hartu zituena

 Hau gure aitena

 Duk obra lehena

 Eta ederrena:

 Gizona esklabotik egin zutena!

 

 9

 

 Choil ez dik ehun urthe lagun maiteak,

 Gizonaren herrunkan gure jartzeak;

 Lehen batzu nagusi, esklabo bertzeak...

 Iduri aita baten etziren umeak!!!

 Geroztik, jendeak,

 Handiak, chumeak,

 Aberats pobreak,

 Lerro berean gaitu jarri legeak!

 

 10

 

 Ala dadin aberats, ala pobrea,

 Gizona gizonaren duk haurridea,

 Eta gu goratzeko bertzen aphaltzea

 Gure anaiari duk laido egitea!

 Elgar aditzea,

 Elgar maithatzea,

 Eta laguntzea,

 

 Hori duk egiazko Jainko legea!


inprimatu