inprimatu
Gizon zuhurra
Izenburua:
Gizon zuhurra
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
659.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizon zuhurra

 

Adame, Piarres

 

 1

 

 Yakintsunen arabera nork berak du berea,

 Mundura agertu denean charra zortea;

 Yainkoak egin bezala nik maite dut nerea,

 Nahiz ez den yenden ustez zorionez bethea.

 

 2

 

 Zaharren erran ederrez nola bainaiz orhoitzen,

 Trebes heldu diren gauzak nik zuzen ditut hartzen;

 Aitak zarolan ikhasi, gizon zuhurra baitzen,

 Irriz, hartuz zorigaitza zorion bilhakitzen.

 

 3

 

 Dembora heldu den gisa hartuz behar denean,

 Aste guzia deramat bihotz onez lanean,

 Argitik ilhuneraino bethi lekhu berean,

 Bikhe, trukes, ezten eta martiluen artean.

 

 4

 

 Yarri banindu zorteak erregeren tronuan,

 Errege zen gerthatuko nere tresnak eskuan;

 Galduko ginuen naski biek gure tratuan,

 Egotea hobe dugu beraz garen lekhuan.

 

 5

 

 Zoroak ez duenaren bethi du gutizia;

 Atsekabean bizi da nahiz bertzen ongia.

 Zuhur gisa nik baitakit labur dela bizia,

 Irriz nahi dut iragan ahal badut guzia.

 

 6

 

 Maite duen zikoitzari nik uzten dut urhea,

 Zilharrik ez dudanean aski baitut kobrea;

 Naiz izan aberatsek bizi-modu hobea,

 Ez dute nik baino lehen akhabatzen urthea.

 

 7

 

 Nere gisa zembait bada zorionez herrian,

 Alegera bizi denik zuhurtasun handian

 Basoak eskuan eta hitz ederrak mihian,

 Gu bezalako guti da zeruaren azpian.

 

 8

 

 Mahainean lagunekin naizenean yarria,

 Naizela zait iduritzen munduko nagusia;

 Gizonik aberatsena pobre bat da handia,

 Guk bezala berak ontzen ez badaki bizia.

 

 9

 

 Yainkoak maitha dezagun erran baitu laguna,

 Behar dugu lagunentzat egin ahal duguna;

 Adiskidek arpegia dutenean ilhuna,

 Gurekin ethorriz dute kausitzen osasuna.

 

 10

 

 Hiltzen naizen egunean adiskiden bilkhura

 Soka-dantzan ethor bedi ni lo nagon lekhura.

 Zuhurrenak bula belza azken hitz hauk burura:

 "Irriz leher egin eta guan da bertze mundura!"

 


inprimatu