inprimatu
Emazte edalea
Izenburua:
Emazte edalea
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1192.zk.
Orrialdea:
4

Emazte edalea

 

Elissamburu

 

 Munduan ikhusten da hainitz bizio,

 Hoberenetik ere deus ez balio;

 Bainau halere

 Ohituz geroz hartan, bertzerk bertze,

 Zor edo hartze,

 Ezin arnega daite, arras hil arte (bis)

 

 Emazte edatea da higuingarri;

 Dabilan urhatsetan, hain hirrigarri

 Haren manera?

 Zokhoz zokho betetik eta bertzera,

 Sar et'athera:

 Sabeletik ez hotza dolia etchera (bis).

 

 Flasko muthur luze bat, bethi gordea,

 Ostaturat badaki ongi bidea;

 Palitz erraile

 Edari churi gorri zembat suerte

 Ahal lakike

 Ibilirik, senharrak deus jakin gabe (bis)

 

 Zaku bat mandatari, bihiz bethea.

 Irauten duen arte badu bakea:

 Gero behar du

 Ohe eta athorrez egin merkatu

 Dohainik saldU;

 Senharra egin liro, ahalik balu! (bis)

 

 Emazte edatea alferketari ,

 Hauzorat, joan-eta, berri kondari.

 Egun erdiak

 Senharra eta haurrak, landan guziak

 Erdi goseak:

 Artha guti heietaz zintzur luzeak (bis)

 

 Ama biziotsua, hire haurrenzat

 Mundurat sorthu hintzen, heien kaltentza

 Dudarik gabe,

 Nork nahi dun har detzan etcheko andi

 Ez egin gabe:

 Peldurrez hi bezala, diren edale (bis)

 

 Emazteki zoroa, hik zahartzean,

 Egoitzatik ez duken sarri etchean

 Luza etziron.

 Umekin ere ezin haiteke egon,

 Deusetan ez on;

 Lehengo adichkidek ez nahi nehon (bis)

 

 Bizi iraganari, ukho eginik,

 Sar beraz hire baithan orai beretik;

 Othoitz Jainkoa

 Izan ez hadiela, ez lehengoa,

 Ez hain flakoa;

 Etchean emanen dun bake osoa (bis)

 


inprimatu