inprimatu
Egun bat infirmerian
Izenburua:
Egun bat infirmerian
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
585.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Egun bat infirmerian

 

Elissamburu

 

 1

 

 Erran disun bezala, Gratien maitia,

 Eritasun bat badut, nik, hainitz handia.

 Mafrundi'ta sukharra, bat eta bertzia

 Deus handirik ez dire, bainan gosetia!...

 

 2

 

 Gaitzak ninduenean ondikotz sesitu,

 Ene biziaz nuen bethikotz etsitu.

 Biharamunean nintzen ohean gelditu

 Jeiki nintzenekotzat bazen apetitu!

 

 3

 

 Barraiatu zenean gaitzaren berria,

 Guziek nahi zuten ikusi eria.

 Batek erraiten zuen: "Trichte du begia!"

 Bertze batek ondotik: "Gaitza du handia!"

 

 4

 

 Eriak, mement'hartan, or zuen pentsatzen,

 Adiskide maitea, ez dauzut erraiten.

 Gaitza haren baitarik oraino urrun zen,

 Ezen, pausatu nahiz, gelditua nintzen.

 

 5

 

 Jeiki eta gan behar infirmeria,

 Bainan han sartzekotzat behar zen papera.

 Eman zarotanean, Leutrek, afera,

 Joan nintzen berehala erien athera.

 

 6

 

 Athea ideki'ta, nik zer dut ikusten?

 Boltichur bat, lasterka ni ganat zeldu zen:

 "Halto! adiskidea, ez duzu aditzen?

 "Pasaportarik gabe ez da hemen sartzen!"

 

 7

 

 Nik, orduan sakelan sartzen dot eskua

 Eta atheratzen dut paper galdetua,

 Erraiten dudalarik: "Oi mila debrua!

 "Nungo presondegian othe naiz sarthua?"

 

 8

 

 Boltichura heldu da kadira batekin

 Eta erraten darot: "Jar zaite hor, Pattin."

 Nik aldiz errepusta: "Milesker Kattalin;

 "Othoi, laster zatozkit, gosariarekin!"

 

 9

 

 Oren baten buruan, zorra Boltichura:

 "Zer nahi duzu, Pattin, tizana ala ura?

 -"Zoazkit hortik, Kattalin, ez naiz jostagura;

 "Emazu berehala oilasko bat sura."

 

 10

 

 Goiza pasatu eta, ethorri eguerdi,

 Bainan ene oilaskoa ez baitzen ageri!...

 Orduan erraiten diot ene buruari:

 Sendo daitakena ez dadila eri!

 

 11

 

 Eguerdi pasatu'ta, oren batarekin,

 Heldu da Boltichura arroltze batekin,

 Erraiten dautalarik: "Har zazu hau, Pattin,

 "Ongi egonen zare guarko, zu, horrekin.

 

 12

 

 "-Zoil oilarrek errun du arroltze eder hau?

 "Irets netzake aise holako hamalau!

 "Jadanik pasatu tut aski arin bi gau,

 "Heldu den gauarentzat marka ona duk hau!"

 

 13

 

 Eguna pasatu'ta, heldu da arratsa

 Gau hartako ametsentzat ez nintzen ni lotsa.

 Etzen laster ethorri biharamun goiza:

 Behiti jautsi nintzen sendaturik ontsa.

 

 14

 

 Jadanik pasatu tut presondegi frango,

 Bainan, orotan bazen zerbait asetzeko.

 Goitikoan azkar eta behitikoan flako:

 Ez nauk ni gehiago infirmeriarako!...

 


inprimatu