inprimatu
Chori berriketaria
Izenburua:
Chori berriketaria
Sinadura:
Elizanburu, J.B. (Piarres Adame, Salaberri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissamburu, Jean Baptiste

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1705.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chori Berriketaria.

 

Elissamboure.

 

 1

 

 Sor lekua utzi nuen, ondikotz hala beharrez!

 Jainko ona urrikalduz bethiko nere nigarrez,

 Primaderan hasi orduko arbolak estaltzen lorez;

 Choritto bat heldu da bethi nere herritik hegalez.

 

 2

 

 Nere gana hain urrundik, ethortzean unhatua,

 Arbolarik hurbilena du bere pausa-lekhua;

 Aldachka goren-gorenean horra non den lokhartua:

 Lurra pean zango bat eta hegal pean du burua.

 

 3

 

 "Pausa hadi; lo egizak, ehori maitea, bakean,

 Atzarria ni, hire zain, hemen nauk hire aldean,

 Ur chortarekin huna hemen papurrak leiho gainean,

 Bainan gero hango berriez orhoit hadi atzartzean!"

 

 4

 

 "Orhoit hadi ha, choria, herri. maitheko berriez;

 Nere aita, nere ama nigarretan nik utziez.

 Mintza hakit ahaidez eta mintza lagun on guziez,

 Mintza nihor ahantzi gabe, maite ninduten hekiez!"

 

 5

 

 "Atzar hadi, atzar bada, berriketari abila;

 Nere beldur izan gabe, jauts hadi hurbil-hurbila

 Gure leihorat  izan haizen erredak ichil-iclula;

 Izan ere hunatekoan, solas ordainaren bilha!"

 

 6

 

 "Choria, lo hagolarik, ikharan nagok aldean,

 Ez ahal duk zorigaitza maite nautenen artean.

 Hala balitz, othoi, choria, berriz herrira heltzean,

 Loretto bat, nigar batekin, pausa zak tomba gainean."

 

 7

 

 Chorritoa juan denean, ostoen eror demboran,

 Berriz ethor ez dadien nago beldurrez ikharan;

 Ihiztaria, hartzen baduk ene choria segadan,

 Utzak othoi, gaichoa libro, berriak ekhar ditzadan!

 

 


inprimatu