inprimatu
Maite dut eta ezin erran
Izenburua:
Maite dut eta ezin erran
Sinadura:
Elizanburu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elizanburu

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
46
Alea:
1751.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Maite dut eta ezin erran.

 

Elissamburu.

 

 I

 

 Maite dut eta ezin erran,

 Aingeru bati maite dudala

 Zeru garbia arratsean

 Izarrak maite duen bezala.

 Zer ez da, bada, zorigaitza!

 Mintzatu nahi... ezin mintza;

 Non naizen, gogoan dut.

 Gauauz, egunaz, aingeru hori.

 Hurrundik frango chede badut;

 Bainan hurbildik ezin atrebi,

 Hurbildik ezin atrebi,

 Hurbildu eta ez naiteke atrebi.

 

 2

 

 Igandea zen ikustean,

 Nik aingerua lehen aldikotz;

 Haren itchura bihotzean

 Geroztik hor dut, eta bethikotz.

 Meza zen ari aldarean;

 Belhauniko zen othoitzean;

 Gero behatuz zeruan,

 Agur ezti bat igorri zuen

 Bere aingeru lagunari.

 Ordu beretik maithatu nuen,

 Orduan maitatu nuen,

 Ondikotz orduan maithatu nuen.

 

 3

 

 Ez gehiago mundu huntan,

 Esperantzarik ez da enetzat;

 Hura hain gora, ni herrestan,

 Nola gaitezke gu elgarentzat?

 Lurra gizonen da lekhua;

 Aingeruena da zerua.

 Zertako zare zu Zerutik

 Lurrerat jautsi, zu aingerua?

 Eta zertako bihotzetik.

 Hola dautazu kheudu bakea?

 Bai zertako, aingerua

 Khendu dautazu bihotzetik bakea?

 

 4

 

 Euri ondotik osto pean,

 Ikharan dago gaicho lanchurda!

 Haize dorpheak emaitean,

 Lohi beltzean eror beldur da,

 "Maitea, zutaz orhoitzean,

 "Beldur bera dut bihotzean.

 "Garbia zare, oi! behauzu

 "Lohirat eror, zu aingerua,

 "Ez beha lurra; beha zazu,

 "Lurra ihesiz; beha zerua;

 "Bai, behauzu aingerua!

 "Ez beha lurra, beha zazu Zerua."

 

 


inprimatu