inprimatu
Koplak
Izenburua:
Koplak
Sinadura:
Elizalde, Jean (Azkaindarra, Zerbitzari)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elissalde, Jean

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1126.zk.
Orrialdea:
4

Koplak

 

Azkaindarra

 

 1. AMERIKETAKOAK

 

 Amerikano batek milaka goraintzi

 Herrian utzi zuen lagun maiteari!

 Mendi tzar horietan zertako haiz bizi?

 Zelhai eder hautarat hobe duk ethorri

 

 2. HERRIKOAK

 

 Herrian gelditurik ez diat nik dolu:

 Arbasoek zitekan toki hau hautatu:

 Eskual Herrian sortu, gero han handitu,

 Han ere nahi diat zahar herrestatu!!!

 

 3. AMERIKETAKOAK

 

 Zer duk bada buruan ni ez sinhesteko?

 Lekhu hark gaitzak dituk aise bizitzeko;

 Sosa baduk metaha nahi denetako,

 Chokho frango ere ba haren gozatzeko.

 

 4. HERRIKOAK

 

 Atseginetarat hain beraz hi errana:

 Laster akhako dukek sakelan dukana.

 Bertzalde, ez duk choilki gorphutz bat gizona;

 Gorphutzez ongi bahaiz, zertan duk arima?

 

 5. AMERIKETAKOAK

 

 Othoi ene arima etzakala alpha,

 Ni bainaiz gizonetan daiten prestuena;

 dik ere higuin diat ohoin bizi dena:

 Bainan ez ginian guk arimaz solasa...

 

 6. HERRIKOAK

 

 Hasi dudanaz geroz, guazen huntarik...

 Zertako, to, herrirat heldu zaiztelarik

 Ez duzue Elizan ematen zangorik;

 Zuentzat ez othe duk zeru ifernurik?

 

 7. AMERIKETAKOAK

 

 Gerochago arima arthatuko diat;

 Arimarentzat aski ez duka oren bat?

 Gorphutzarentzat aldiz bihar duk mende bat,

 Hortako ethorri nauk Ameriketarat...

 

 8. HERRIKOAK

 

 Ameriketan beraz gaizki duk arima,

 Ez diat ahantziko hik egin aithorra...

 Hemen baino hobeki othe duk gorphutza?

 Hori nik sinbestekotz emadatak fraga!

 

 9. AMERIKETAKOAK

 

 Lan guti egin eta dirua ausarki,

 Hik ez duk holakorik oraino ikhusi

 Hemen hori dugula erraitea hiri,

 Alafed etzaitala batere itsusi!!!

 

 10. HERRIKOAK

 

 Demuntren aho handi, to, egia huna:

 Egurrik ez duzue, ura ez duk ona...

 Suaren egiteko nahi duk «arkina»,

 Baño tzerra duk eta bertzea zikhina!!!

 

 11. AMERIKETAKOAK

 

 Lanean lehertua denbora pasatu,

 Egundaino hik ez duk sus bat aldaratu...

 Nola bizi hindake baldin sosik bahu!!!

 Bainan hor egoki hain hezur eta larru...

 

 12. HERRIKOAK

 

 Nik nahiago dit zalhu eta lerden

 Ezenez hi bezala tonto eta gizen...

 Haragiak dilindan ezin kurri chuchen

 Kilometra batentzat behar tuk bi oren!

 

 13. AMERIKETAKOAK

 

 Kilometra batentzat nik behar bi oren,

 Hori segurik ez duk egia erraiten!

 Diruduna non-nahi duk aise ibiltzen...

 Pidaian bazakiat karrosaren hartzen!

 

 14. HERRIKOAK

 

 Zer duk manera hori gostuz ibiltzeko,

 Etchetik jalitzekotz bertzeen meneko:

 Kocher ohoin batekin hik sosak akhabo.

 Noiz gertatuko zaikan ikharan her hago!

 

 15. AMERIKETAKOAK

 

 Ez hain gizonki mintzo, hi adichkidea...

 Athor toki hautarat utzirik Herria;

 Hobe duk nik bezala sos zenbeit biltzea:

 Sosarekin errech duk urus bizitzea!

 

 16. HERRIKOAK

 

 Ez duk urustasunik sor-lekhutik kampo!

 ......................................

 Herri hau hobea duk sehur arimako,

 Etzakiat hobea zoin den garphutzeko!

 ....................................

 To, ni Herrian nagok, geroa geroko!...

 

 


inprimatu