inprimatu
Martin eta Felix
Izenburua:
Martin eta Felix
Sinadura:
Eliçaberritar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eliçaberritar bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
308.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Martin eta Felix.

 

Elicaberritar Bat.

 

 1

 

 Martinek gocho-gochoa bere lagun Felitsi,

 Bertzeren pilotetan sartzia dela itsusi,

 Nahi balimbaduzu patida irabazi,

 Hola ez duzu bebar pilotik ebatsi.

 

 2

 

 Felitsek eman dio ederki arropostu,

 Zaharrak bebar direla bethi ohoratu,

 Beren penetan ere bihotzez lagundu.

 Horra zertako dudan pilota baI hartu.

 

 3

 

 Othoi zaude trankil zure pilotetan,

 Partida gal ez dezagun gure maluretan,

 Egin ahala eginen dut hiru-hogoi urthetan,

 Nahiz kito gelditu aratsalde huntan.

 

 4

 

 Obedituko zaitut, ene chahar maitea,

 Segur ez du balio lichkarren hartzea,

 Partidaren egiteko hor dugu igandea,

 Orduan aski dugu elgar aditzea.

 

 5

 

 Horiek oro hola lakhet zaut zurekin.

 Zeren mintzatzen ziren errespeturekin,

 Guk ikhasi duguna zure zaharrekin,

 Haurrek eginen dute holako aitekin.

 

 6

 

 Ene chedea duzu haurren maitatzea,

 Zeruko bidearen heier irakastea,

 Igandeak begiratuz gaizkitik urruntzea,

 Horra nolakoa den ene sinhestea.

 

 7

 

 Sinheste ona duzu eta zuzenena,

 Cherkatu behar dugu gure haurren ona,

 Hori dugu lege bat Jainkoak emana,

 Sekulan pilotariak kolpatu ez duena.

 

 8

 

 Pilotan hari zinen hogoita-bortz urthetan,

 Orai ere azkarki adin handi hortan,

 Zure parerik ez da zazpi herri hautan,

 Ikhasten hari gira arratsalde huntan.

 

 9

 

 Gaztiek, guk bezala, beren ohoretan,

 Egin behar lukete herri guzietan,

 Bezperak khantaturik air-errepiketan

 Pasa arratsaldea plek eta girletan.

 

 10

 

 Gisa hortan eginez ene arabera,

 Khantatzen ahal dugu zahar hitz ederra:

 "Herrialde guzietan toki onak badira,

 "Bainan bihotzak dio zoaz Eskual-herrira."

 


inprimatu