Luz azpira
Elias, Imanol
Ez nazazute bakarrik emen utzi
lurrakin eztalita betirako,
Eguzkiak berotutako lur onek
erre egiten bai du
oņetatik azi ta arpegiraņo.
Ez dezala berriz nere arpegia erre
eguzki indar gogorrak, `
bildur aundia bai diot argiari.
Lur azpian bide luzean sarta
beroaren ordez izan dezadan
euriaren preskura goxoa.
Utzi nazazute piņu onen ondoan
luze-luze etzanda ta poliki-poliki.
Zugaitz onen zuztarrak argia ikusiko dute
bere adarren bitartez,
baņan ni illa egongo naiz.
Nik beti maite izan ditut zugaitzak
gizonak balira bezela...
Gizonak!...
Ez daukat gizonen ondoan gelditzerik,
beren itzak entzun ta nere esurrak
beren anka azpian...
Ezin diteke!
Urrutiratu nazazute. Nere gorputzak
usai zikiņa, botako du,
txakurrarenak bezelaxe...
Bultza mezedez lurrari.
Ari da lurra, poli-piliki erortzen
ta amets ordua iritxi zait.
Lurrak eztali ditu nere oņak...,
Orain belaunak...
Askenik arpegia ere bai.
Ez dakit, baņan esango nuke
biotz barruraņo zartzen zaidala.
Begiak estali dira ta illundu da neretzat.
Berriro arnasa artu. Besoak atera...
Ankan gaņean jarri ta ibilli...
Ibilli askar.
Alperrik da!
Joan zaitezte gizonen gana ta astu
zazute piņu ondo au.
Ez daukazu orain ni maitatzerik.
Illa naiz ta emen oraindik nere gorputza
Begira or sasi ondo orretara ta
Zu maitatu naiean.
bota zaidazu poli-poliki
lur pixka bat gaņera.
Ikusi egin nai zaitut, ta mezedez
begietara ez zaidazu bota.
Orain mezedez, jarri zazu gaņean
itz gutxitan ta garbi
nik esaten dizudana.
ŦJaunaren zorionean dago,
argian sinisten zun itxu bat.
Askenengo orduan utzi zun idatzita:
BEREALAXE NATORŧ.