inprimatu
Gure baserriak
Izenburua:
Gure baserriak
Sinadura:
Elias, Imanol
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Elias Odriozola, Imanol

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
916.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure baserriak

 

Elias, Imanol

 

 Untzak artua ikustean zu,

 negarrez ari natzaizu...

 

 Garai batean apainki zinen

 mendi gainean zu azaltzen

 eta urte gutxitan ezkuta zara

 ta inondik ez zara ikusten.

 

 Urte gutxian piņu gazteek

 bete dituzte zure alboak

 eta aurrean zenuen intxaurrak

 adarrak ditu lur joak.

 

 Baserri maite, bakarrik zera,

 geldi, ixil eta ilunpean...

 Zer gertatu da zure ganbara,

 ukuilu ta sukalde epelean?

 

 Zure ondora urreratzean

 txakurra zaunka zen aurki

 ta gaurko egunez arkitzen zara

 oso ixil eta apalki.

 

 Ate ondoko eserlekuak

 belarrak ditu estaliak...

 Gazte nintzela, zenbat bertan

 entzundako ipuiak!

 

 Etxeko atea irikitzea

 ez da orain beharrezko

 eta sartu naiz bertan

 Gogoa dei ikusteko!

 

 Ai! Hau ikara sortu zaidana

 abere-askak ikustean...

 Hutsak! Ezergabe!

 Hutsak alajaina gaurko egunean!

 

 Sasoi batean urreratzen

 norbait aska aurrera,

 adar haundiak azaltzen ziren

 ukuilu jira guztira.

 

 Ganbara hutsa ta ohol zaharrak

 egon ezinik zutik...

 Hau honela ikusitzean

 soturka naiz barrutik.

 

 Hilik da nere baserria!

 Txakur gabe ataria

 eta ukuiluan abererik ez?

 Hilik da nere baserria!

 

 Nere nahigabe izugarria

 ezin gorde barruan...

 Bi malko haundi etortzen zaizkit

 sukaldeko ate inguruan.

 

 Ez dut ondasunik baserri maite

 bestela nerea zinateke!

 Jaso paretak, apaindu ederki

 eta bertan biziko nintzateke!

 

 Untza ebaki!

 Lorak aldatu!

 Ateak jarri!

 Txakurra lotu!

 Egurra ebaki!

 Oholak aldatu!

 Txotxak ekarri!

 Sukaldea berotu!

 Untzak hartua ikustean zu,

 nire malkoak dituzu...

 


inprimatu