Uskara
Elhurrondo, Cadet
1
Jinkouak egunhoun Uskaldun hounari
Eta partikulazki Arcangua jaunari.
Bizitze luze eta hanitch osagarri
Desiratzen deregu haren laguneri.
2
Lengouaje zaharra umen da Uskara;
Goure aitzinekouek erakatsia da:
Dezagun arren segi haien ber segida,
Hola egiten bethi chuchenian beikira.
3
Uskaldunen berriak aste oroz agertzen;
Bihotzaren erditik gira kontsolatzen
Istorio, kantore, oro tu khountatzen,
Jinkouaren legia bai errespetatzen.
4
Oriako jente gazten etsenplu tristia!
Uskaraz desouhoure zaie mintzatzia.
Beren khountuz badie eskola handia,
Ororen errigarri erori baitia.
5
Zaharrak direnian gazteki agitzen,
Bata bestia eztie alkhar komprenitzen.
Arrapostu emaitiaz gaztia penatzen,
Zeren eta urgullia bezaio doblatzen.
6
Kechaturik omen da «Maouleko Llaubegi»
Udariaren kountre aphoua jaouzkari.
Uskaraz mintzatzia defendatu nahi
Sudur-petik iganen changri handi hori.
7
Adios Uskara, ehadila lotsa:
Ehaigu kitaturen mundian sekula:
Emaztetan hasirik badukek pratika;
Gizonek ere emanen zerbait mourmouzika.