inprimatu
Euge, serve bone
Izenburua:
Euge, serve bone
Sinadura:
Ekaime, L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ekaime, L

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
34.zk.
Orrialdea:
1

Euge, serve bone

 

L. Ekaime

 

 Pedro Donea dago zut-zuta

 Zeru gaņeko atean.

 Lurrean zagon arrantzale ta

 Oraitxe nausi gaiņ artan!

 

 Or eldu zaio Jose-Antoni

 Bizia akabaturik;

 Txapel eskuan dago apalki:

 "Ai zer izango emendik!..."

 

 Bizkitartean arturik dago

 Zenbat eta zenbat neke!

 Lau ogei urtez izerdi asko

 Zenbeit aldiz nigar ere...

 

 Algo ote du orai ats-artu?

 "Agur, agur, Done Pedro.

 Txoko txiki bat orrek ote du

 Zeru ortan neretako?"

 

 —"Ikusi biar! Jaunak esango.

 Sartu gela txiki ortan.

 Or Jaungoikoa jarririk dago

 Argi andia eskuan".

 

 Ai gure azken ezagumena

 Zer gauza izigarria!

 Baņan ixilik... Bots andiena

 Mintzatzera da asia.

 

 "Etor onera, Jose-Antoni,

 Nere zerbitzari ona!

 Atxiki dezu trebe ta targi

 Beti ner'irakaspena".

 

 "Zure aurreri nere legia

 Dezu irakatsi goizik.

 Irauki pezu eien fedea

 Orrek guziak ner'gatik".

 

 "Ainbeste aldiz nere Amari

 Arantzazuko bidean

 Dezu galdatu lagun, sokorri

 Eriotzeko orduan!"

 

 "Sartu Zeruan, sei zuzena

 Gora, seme leyatsua!"

 Euskeldun biyotz eman nauzu ta

 Nola izango bestela?...

 


inprimatu