inprimatu
On Manuel Lekuona'ri
Izenburua:
On Manuel Lekuona'ri
Sinadura:
Ejea, Josu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ejea, Josu

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
109

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Udazken aizeaz

 

Muniategi, Sabin

 

 Emen dakusguz ¡Au poza! Orri orituak

 azkenengo aldiz aintzazko gozamenean

 aizeak zelan daroazan bere besapean

 lotura guztietatik betikoz azkatuak.

 

 Biraka, goiberaka, aidean azkenengoz

 udazkenaren bultzadakaz kanporatuak

 kimuetatik at or dabiltz... ¡Oldoz daigun, oldoz!

 Ez al dira giza-bizitzaren ereduak?

 

 Ederrik doaz ta, poztu egiten gara bai,

 orriak ta aizea, eresia nabaitzen

 dogulako oraindik bizi-dardaraz, alai.

 

 Aizeari damotsaguz egungo amets-orbel

 ta neke samiñak, doguzanak alikatzen

 unerik une, batzuk mardul besteak zimel.

 


On Manuel Lekuona'ri

 

Exea, Josu

 

 Oiartzun'go seme jator, aundia,

 izan ziñan beti lagun gizatsu;

 ikasleengana, maisu ospatsu;

 bertsolarientzat, igitaria;

 

 onulari legez, txit egokia;

 Eliz Amarentzat, apez leiatsu;

 euskerarekiko, kide setatsu;

 erti-lanetan, ikerle zolia.

 

 Izan zakizkigu gaurdanik goian

 lagun da maisu ta igitaria!

 

 Burutu zenun gogo-lana bean

 bete zazu antzez, apez argia;

 

 biurtuko baitzera betiko orrelan

 EUSKALERRI'KO ERT'IKERLARIA

 


inprimatu