inprimatu
Urtain
Izenburua:
Urtain
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
460.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtain

 

Basarri

 

 Gora ta gora zu sortu ziņun

 ama onaren sabela,

 Gipuzkoa-ko mendi-zelaiak

 gaur bai alaitsu daudela

 Arrazaoi aundiz ikusten det nik

 pozez gaiņezka zaudela,

 bigarren aldiz jantzi baitezu

 zuk Europa-ko txapela.

 

 Joxe Manuel, bein bear eta

 bete da zure ametsa,

 akatsak danok ba-ditugu-ta,

 zuk errenditu nai eza.

 Ordua da-ta, mundu guziak

 egi au aitortu beza,

 gauza benetan artutakoan

 zu austen ez da erreza.

 

 Arrigarrizko kemenak dira

 Jainkoak zuri emanak,

 zentzu aundirik ez du berekin

 au aitortzen ez duanak;

 naiz izan belgak, berdin frantzesak,

 ingles edo alemanak,

 gorputz guzian min artzen dute

 zuk jotzen dituzun danak.

 

 Gazte denboran marka guziak

 ondu ziņun arrietan,

 neurri gabeko gatza baitago

 zure beso-gerrietan.

 Kontrarioak asko dituzu

 euskaldun lurrean bertan,

 indarra zer dan ez dakitenak

 ari dira berriketan.

 

 Baserri kaxkar batetik jetxi,

 eta kalean luzitu,

 opiziorik ikasi gabe

 onen danak errenditu;

 bigarren aldiz Europa ontan

 jaun da nagusi gelditu,

 zeiņek ote du, Joxe Manuel

 zuk dezun ainbat meritu?

 

 Derrigor utzi bearko dezu

 laister Europa atzera,

 zu beartuko zaituzte, noski,

 itxasoa pasatzera.

 Ameriketan norbait joango da

 aguro lurra jotzera,

 azken aldian bezin gogotsu

 saiatzen baldin bazera.

 

 Seguru nago indarrez iņork

 ez dizula eragingo,

 gaiņontzean zer gerta diteken

 aurrez ez degu jakingo.

 Ameriketan on asko dira,

 nola lengo ta oraingo,

 baiņa zurekin nat dutenikan

 ez dute aixa egingo.

 

 Erremeritzen saia zaitea

 oraiņarteko utsuna,

 berdingabeko aukera baita

 orain etorri zaizuna;

 danok dakigu Jainkoak gaia

 sobrean eman dizuna,

 Joxe Manuel, zeure eskuetan

 daukazu etorkizuna.

 


inprimatu