inprimatu
Neurriz kanpoko lanak aizkoran
Izenburua:
Neurriz kanpoko lanak aizkoran
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
361.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neurriz kanpoko lanak aizkoran

 

Eizmendi, Iņaki

 

 Neurriz kanpoko eginkizuna

 artu dute nerekiko,

 oiek bukatzen iņolaz ondo

 ezpaitira ibiliko.

 Izendatuta daukaten lana:

 berrogei kana-erdiko,

 seguru nago, nai bezin azkar

 eztituzte ebakiko.

 

 ***

 

 Nekezaleak baldin badira

 izango dute nekea,

 begira ere ezta jolasa

 erdi-barau egotea.

 Nai ordurako ezta emango

 berrogeigarren kortea,

 zato ardo ta jana artuta

 komeniko da joatea.

 

 ***

 

 Iņor gaxotu baledi ere

 zigor aundietakoa,

 artu dezuten eginkizuna

 sanoa gaxotzekoa.

 Berrogei egur kana-erdiko

 autatu, Alajainkoa!

 lana eskatzen zendute baņa

 izango da or naikoa.

 


inprimatu