inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
338-339.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Eguzkia gaixo dago

 

 Zenbat itzegin oi degun sarri

 ixilik egon nai ezta,

 ainbeste milla, preskura billa

 eguzkiari igeska.

 Abuztua'ren erdian gaude;

 gaur da Andra Mari pesta,

 kosta erriak oraintxe daude

 zearo jendez gaņezka.

 

 ***

 

 Andra Mari eguna

 

 Jakinduririk asko ba-dago,

 baņa ez iņor arrotu,

 obeko degu utsegiteak

 apaltasunez aitortu.

 Gaixo zegola eguzkia-ta

 etzezakela berotu,

 danak sinisten asi ezkero

 ez al diteke erotu?

 

 Argiak egon ditezke baņa

 ez orrenbeste dakiņik,

 aspaditxoan nola gabiltzan

 esan nai nuke garbi nik.

 Goizean goizik, izerdi tintaz

 gorputz dana blai egiņik,

 eta gabean oieratuta

 begirik itxi eziņik.

 

 Denbora gutxiz sendatua da

 lenagotik gaixo zana,

 egundo baņo bero geiago

 bialtzen baitu gugana.

 Eguzki, izar, goi eta beiak

 bere mende dituana,

 ba-dago norbait gizonak baņo

 jakintsuagoa dana.

 

 Beroak bero, legorrak legor,

 danak pasako al dira,

 leku geiago izango degu

 emendik egun gutxira.

 Laister aldegin bearra dauka

 bakoitzak bere tokira,

 berealaxe jarriko gera

 udazkenari begira.

 


inprimatu