inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
325.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 "Hotel Universal"eko sukaldaria

 

 Iñork egiten badu

 Nikolas'en galde,

 «Universal'en» dabill

 sukaldez-sukalde.

 Bere lanak egiten

 suagandik alde;

 jana sobratutzen zait.

 ardoa debalde,

 nai dedan aña edan

 goiz ta arratsalde.

 

 ***

 

 Nikolas'i, "Txirrita'ren" lengusua

 

 Arjentina'tik joanda

 aurten Donostia'n,

 euskaldun bat egon da

 udara guztian.

 Bueltan etorri zaigu

 ostera ontzian,

 bertsolarien nota

 eman dit itz bian,

 «Txirrita'k» nola dauzkan

 danak bere azpian.

 

 ***

 

 "Txirrita" zer zan eta zertan aritzen zan

 

 «Txirrita» jaioa zan

 Ernani'ko Latze'n,

 eskribitzen ez daki,

 oso gutxi letzen.

 Gaztetan aritzen zan

 artoa jorratzen,

 nunbait etzuen andik

 dirurik sobratzen,

 gero ikasi zuen

 arria labratzen.

 


inprimatu