inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
314.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Astibia ta Aierbe, nagusi

 

 Batek dituen danak emanda

 bestea bertan segika,

 tratu latz eta gogorrak artzen

 ikusten dira amaika.

 Konturatzen naiz zer izango dan

 Azpeiti'ko aztarrika,

 gaur ikusiko dira bizkorrak

 aizkoran eta korrika.

 

 Berez paketsu ta onak dira;

 egur gañean zitalak,

 Astibia ta «Arria», biak,

 egin nairik egiñaiak.

 Oiek atera bear dituzte

 berebiziko ezpalak,

 Irazu eta Aierbe berriz

 ankaz ez dira makalak.

 

 ***

 

 100 pezetako sarrera

 

 Patrikak bapo arintzen dira

 garaiz etxetik irtenda,

 familitako pake gozoa

 gelditu leike etenda.

 Toki askotan diru-egarri

 geiegia ikusten da,

 sarrerak merke jarri ezkero

 geiago irabazten da.

 

 ***

 

 Martxoa'ri asiera

 

 Urte-sasoirik alaitxoena

 asi nai nuke aitatzen,

 negu ondoren etortzen da-ta

 ez degu gutxi maitatzen.

 Zuaitzak laister asiko dira

 osto ederrez betetzen,

 Udaberria gañean degu:

 guziok poztu gaitezen!

 

 Urte guziko negua balitz

 azer nolako kaltea!

 gure Jainkoak ez dezala nai

 olakorik izatea.

 Ain da latza ta negargarria

 illunpean egotea,

 O, Udaberri, argitu zazu

 gure sorterri maitea.

 


inprimatu