inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
313.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Alemanian botazioak

 

 Oraintxe bazterretan

 ez dago atsegin,

 sua indartu leike,

 ez iñork putz-egin.

 Len katramill asko ez;

 orain berriz Berlin,

 egitazko pakea

 emen nola egin?

 

 Amerika'ko jaunak

 nai luke mugitu,

 Europa'ratu gabe

 nolatan gelditu?

 Izango du Nixon'ek

 amaika meritu,

 korapillo guziak

 askatzen baditu.

 

 Sortu giñan mundura

 ta garai tristetan,

 gerran edo burrukan

 seitatik bostetan.

 Pakean baño askoz

 naiago nasketan,

 bi egun pasa bear

 ta beti kezketan.

 

 Gaurko aurrerapenak,

 aunditik aundira,

 eriotza dantzatuz

 nai duten tokira.

 Milloikak joan bear

 dute lur azpira,

 gerra-zale diranak

 aspertuko dira.

 

 ***

 

 Zortzigarrena

 

 Arrigarria, «Urtain»,

 zuk eskumuturra,

 Jamaika'ko beltz batek

 artu du egurra.

 Guziz ona zala-ta

 jendean beldurra...

 beste danak bezela

 garaiz jo zun lurra.

 

 Errespetu ederra

 euskaldunak sartu,

 arrapatzen duena

 lenbait'len apurtu.

 «Urtain'en» zartadarik

 ez dute nai artu,

 bezperan onak baña

 segituan txartu.

 

 Indarrez eta sasoiz

 ain daukagu sendo,

 geroko ezer uzten

 ez daki egundo.

 Amaikak egingo du

 gero ere «tongo»,

 «Urtain'en» ukabillak

 jotzen badu ondo.

 

 Indarra neurriz kanpo

 besoen artean,

 zezen baten gisara

 beti atakean.

 Aspalditxotik nago

 ni kezka betean,

 norbait ilko duela

 alako batean.

 


inprimatu