inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
307.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Ezin kejatu

 

 Egoa jostalari

 txipili-txapala,

 urte sasoi onetan

 bai atsegin dala!

 Artu bearra dago

 Jaunak eman ala,

 au negu baldin bada

 jarraitu dezala.

 

 ***

 

 Ill egin bear

 

 Nola inguratu ez

 begira negarrik?

 Izenik bai ote du

 zenbait lotsagarrik?

 Emen zer gertatzen dan

 Ba-daki Basarri'k,

 Euskaltzaleak baña

 mingañez bakarrik.

 

 ***

 

 Aste ontan

 

 Ordua oraintxe da

 ta plezara irten,

 egin bearra dago

 eutsi edo eten.

 Ikusirik or zenbat

 sari jarri duten,

 iñoiz portatzezkero

 porta, jaunak, aurten.

 

 Makina bat saritzat

 bikain da mardula,

 orrelakorik ez da

 len izan sekula.

 Amar milla durotik

 gora jotzen dula,

 ez da ori auntzaren

 gabeko eztula.

 


inprimatu