inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
301.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Donosti'ko artzai berriari

 

 Berealaxe jakiņak gera

 moldezko letraz azaldu dana

 guk bai gogoz irakurri.

 Artzai aulkia utsik zegoen,

 eta Erroma'k zu jarri,

 gure barruti eder ontara

 biotzez, ONGI ETORRI!

 

 Gizonak gera eta ba-degu

 seta ezpada laņeza,

 ematen diran agindutara

 sarri makurtu nai eza.

 Batzuentzako zuria dana,

 beste batzuentzat beltza,

 danekin ondo asmatzen beti

 ez da izango erreza.

 

 Gipuzkoa'ko eleiz kontutan

 laister zu nagusi bakar,

 artu zazula zeruetatik

 bear dezun ainbatindar.

 Menderatzea opa dizut nik

 ainbat denborale zakar,

 maitatzen degun baņo geiago

 maita dezagula alkar.

 

 An edo emen, berri mingotzak

 ba-dauzkagu egunero,

 maitasunean oztuak gaude,

 ta zitalkerian bero.

 Alkarganako gorrotu biziz

 biurturik erdi-ero,

 kristaurenik zer daukagu guk

 izena kendu ezkero?

 

 Euskaldun zera gu bezelaxe;

 gaņean dezu ordua,

 berealaxe artu dezu

 artaldearen kargua.

 Izar dizdiraz argitu bedi

 berriro gure zerua

 Artzai onaren agindutara

 makur dezagun burua.

 

 ***

 

 Abendua

 

 Len Azaroko giņan bezela

 gera orain Abenduko,

 ondo pasea ondo dago-ta

 iņork ez digu kenduko.

 Joan dan ill ori bezelako bat

 zeiņek ez luke artuko?

 portatu zera, Azaro maite,

 ta etzaitugu aztuko.

 

 ***

 

 "Urtain'i"

 

 Zure izena zabaldua da

 muga batetik bestera,

 danok saiatu bearrak gaude

 ogia irabaztera.

 Paris'a zoazela jakin det

 zer zerun erakustera,

 urrexeago egon balitz ni

 joango nintzan ikustera.

 

 ***

 

 34'ko kintoak

 

 Gaur Errenderi'n bilduko gera

 berebiziko kuadrilla,

 gu bizi gera oraindik, baņa,

 lagun asko degu illa.

 Berrogeirekin beste amabost,

 auxe ba-da urte pilla,

 Jaungoikoari esker emanda

 goazen baste baten billa.

 

 ***

 

 Santo Tomasa'k

 

 Laister iritxi bearrak gaude

 San Tomas'en atarira,

 demazalien amets guziak

 zuzenean Donostira.

 Jarri dituzten sari bikaņak

 tentagarriak baitira,

 iņun diranik onen onenak

 emen azalduko dira.

 

 Gogozko zaigu Santo Tomas'ez

 Donosti'raņo jotzea,

 ez da errez egun oietan

 etxetik ez mugitzea.

 Gipuzkoa'ren burua da ta

 komeni aintzat artzea,

 legezkoa da donostiarrak

 sari obeak jartzea.

 


inprimatu