Nere bordatxotik
Basarri
Udaberria
Zeru-aldea beti
kopet illunakin,
otzez arkitzen giñan
umore txarrakin.
Asarre samar geunden
gu aurtengoakin,
Udaberririk ezta
negu giroakin.
Dizdira bereziak
eguzki argitan,
zeru-sapaia urdin,
galazko jantzitan.
Alaitasuna buru
alderdi guztitan,
gizonok pozik eta
kanpoa eztaitan.
***
Pelota txapelketa
Ordua iritxi zai
zeuden jokatzeko,
etsaia etzegon lo
odol-berotzeko.
Pekatu aundia da
guk ontzat artzeko,
azkenarte egotea
asketak jartzeko.
Asko ikusten ditut
onetik irtenak,
pentsa bear luteke
agintzen dutenak.
Au egin du goitikan
eman dan ordenak,
saltsa gaiztotan sartu
pakean zeudenak.
Azkenengo unetan
danok disgustora,
berriz noiz errenditu
bide legezkora?
Oiturak aldatzeko
au etzan denbora,
gizatasunik gabe
ez goaz iñora.
***
Juan Joxe, Nikolas eta Anjel Lujanbio anaien bertsoak
Gaztetako kontuak
dauzkat nik gogotan,
pentsatzen egoten naiz
alperrik prankotan.
Len gauza merke ba-zan
Gipuzkoa ortan,
pitxarra sagardoa
amar xentimotan.
Alkar ikusi gabe
bizitzea motz-ta,
ogei urte etzaizkit
oso gutxi kosta.
Preparatu zaitezte
laister ba-gatoz- ta;
alkar besarkatuaz
emateko bosta,
diran ontzi guziak
bete sagardoz-ta.
«Pello Errota» izan omen zan
Arjentina'ko Tandill'en,
esan zutenez, bere burua
juzgatzen zuen abillen.
Oraintxe ia amabi urte
Ernani'n da Usurbillen,
gure «Txirrita» billatu nairik
bueltaka antxe zebillen,
geroztik eztet iñun ikusi,
eztakit nola dabillen.
Arjentina'n ba-dabiltza
neskatxa kuadrillak,
tontoak engañatzen
bastante abillak.
Soñeko motzak eta
bixtan pantorrillak;
bixtan pantorrillak;
petxuaren gañean
oien lore pillak!
eroturik dabiltza
oiekin mutillak.
|