inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
263.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Otsailla amaitu da

 

 Saratsak lanik asko ba-dute

 beren buruak edertzen,

 arnas-berri bat asia dago

 kanpo guzia indartzen.

 Neguak ilda utzitakoak

 or ari dira loretzen,

 Udaberria gañean da-ta;

 guziok poztu gaitezen!

 

 Ostro-berritu zugaitz maiteok,

 artu jantzi apañena,

 adar puntetan txoriak kantuz;

 oiek duten zoramena!

 Bizi berri bat esku-zabalka

 zuregandik datorrena,

 O, Udaberri, zu zera beti

 urte-sasoi ederrena.

 

 ***

 

 Viet-Nam aldeko goraberak

 

 Zertarako da zelai-baratzak

 guziz apaintzea lorez,

 gizonak alkar iltzen badabiltz

 asmo txar eta dollorrez?

 Gorrotoaren uztarripean

 noiz arte seta gogorrez?

 Gizatasuna bear da emen;

 naikoa degu odolez!

 

 Alde batera, nolatan egon

 Udaberrian pozetan,

 gizon gerala aitortutzeak

 uzten bagaitu lotsetan?

 Ezin piatu iñola ere

 entzuten diran itzetan,

 «Pakea» dago mingañetan da

 «gerra» berriz biotzetan.

 

 Ainbat gorrotu, ainbat inbiri,

 nundikan dator gugana?

 Danok agindu naia daukagu;

 onek ematen du lana.

 Mundu osoa ikusten det nik

 palsikerira emana,

 bat esan eta bestea egin,

 ori da gertatzen dana.

 


inprimatu