inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
253.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Udaberrian negu, ta neguan udaberri

 

 Gure mendi gain danak

 elurrak gizendu,

 aize biurri batek

 txistua jotzen du.

 Eskubiderik ezin

 neguari kendu,

 garaian garaikoak

 ondo ematen du.

 

 Irakurle zintzoak

 zenbat eta zenbat,

 zuentzat, esker ona

 barrenean daukat.

 Maite zaituztet danok

 senideak ainbat,

 eta opa dizute

 Urte-Berri on bat.

 

 Jauna, ondo dakizu

 zer zaigun pozgarri,

 zure laguntzik gabe

 danok errukarri.

 Egin dezagula ba

 luzaro ta sarri,

 nik idatzi gogoz ta

 zuek irakurri.

 

 ***

 

 "Urtain" arrigarriari

 

 Tolosa'n azaldu ta

 bai bikain erantzun,

 «markaz kanpokoa dek»,

 jendeak esan zun.

 Arri arek trapu bat

 zala ematen zun,

 al dakizu zerorrek

 zenbat indar dezun?

 

 Jun zindezke batera

 ta berdin bestera,

 zure abildadeak

 an erakustera.

 Sasoi ori etzaru

 utzi zuk galtzera,

 al dezun probetxurik

 geiena atera.

 


inprimatu