inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
243.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Patxi Eskudero'ri

 

 «Zigor» operak ez dik

 gaur izen makala,

 ondo erakutsi dek

 balio dezala.

 Danak aitortzen ditek

 goi-goikoa dala,

 pentsatzen nian ala

 gertatuko zala.

 

 Len egiña «Illeta»

 ta orain opera,

 azitzen ari aiz i

 kolpetik kolpera.

 Iri eskerrak, Patxi,

 emendik aurrera,

 euskal musikak ba-dik

 munduan sarrera.

 

 Ola goraltzen dek ik

 erri maitatua,

 beraren alde ago

 ainbat lan artua.

 Goiko gallurrean dek

 ire talentua,

 «Eman da zabaldu zak

 munduan frutua».

 

 ***

 

 Au jendea!

 

 Esku zikiñekoak

 ba-dabiltz ementxe,

 lotsik gabe jarriak

 daude ortaraxe.

 Lapurtuz bizikleta,

 motor eta kotxe,

 litxarreroak indar

 daukate oraintxe.

 

 Lan orri ekiteko

 ba-dute azala,

 ezer palta zaionak

 billatu dezala.

 Ikusten da beldurrik

 gabe dabiltzala,

 ezpaitira zigortzen

 merezi bezela.

 

 Arrapatuta ere

 arpegiz txit alai,

 amabost egun pasa

 ditezke nolanai.

 Estalpea seguru,

 zer jana ere bai,

 oietako askotxok

 eztu besterik nai.

 


inprimatu