inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
241.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Eiztarien poza

 

 Eiztariak pestetan

 ditugu berriro,

 udazkena iritxi

 baizaigu geldiro.

 Entzun bearko dute

 makiņa bat tiro,

 laister uso gaxoak

 eztaukate giro.

 

 Entzuten egoten naiz

 ernai eta presta,

 gertatzen zaizkienak

 gero ezin aztu.

 Eiztariak izketan

 kupirarik eztu,

 esaten duten dana

 ez beintzat sinistu.

 

 Gertutu eskupetak!

 asirik edo rau,

 usoak obe dira

 sei baņo amalau.

 Eiztariaren pozak

 ni asko pozten nau,

 ola gozatzen baita

 bizitza mikatz au.

 

 ***

 

 Gaintza'ko erriari

 

 Gain zoragarri ortan

 da zure bizitza,

 bakan ikusten zaitut,

 au da zorigaitza!

 Aingeruak zugandik

 urrean dabiltza,

 politak asko dira

 baņa bat zu, Gaintza!

 

 ***

 

 Zarautz'ko utsunea

 

 Aldegin du jendeak

 ondartza lagata,

 erriak egin digu

 aldero galanta.

 Ixildu da atzoko

 drixka ta zarata,

 etxekoak bakarrik

 gelditu gera-ta.

 

 Beroaren tokia

 artuko du otzak,

 itxas-ertzak orduan

 zein bakar da utsak!

 


inprimatu