inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
229-230.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Latasa'ren garaipena

 

 Latasa, zu Iruņa'n

 aurten bai dotore,

 ordubete pasean

 danen diretore.

 Atsedenik etzendun

 artu an batere,

 len ona ziņan eta

 bai oraindik ere.

 

 Yakin egin bear du

 ebakitzen ala,

 zure epai garbiak

 bai eder zirala!

 Besteak egiņarren

 beren egiņala,

 an ikusi zan garbi

 onena ziņala.

 

 Dezun alderdi onik

 nork ukatu zuri?

 Irabazia zera

 makiņa bat sari.

 Jaiotzatik izan zu

 egiz aizkoiari,

 Zorionak, Erramun,

 eutsi txapelari!

 

 ***

 

 Astibia'ri

 

 Ba-dezu gorputz ortan

 sasoi ta kemena,

 Latasa zan lenengo,

 ta zu bigarrena.

 Lan bikaņa da, Patxi,

 egin zenduena,

 zuk estutu zenduan

 danetan geiena.

 

 Gazterik jarri ziņan

 nekeak artzera,

 gutxik uzten zaituzte

 orain zu atzera.

 Alegindu zaitea

 oraingo antzera,

 lenen mallara garaiz

 iritxiko zera.

 

 ***

 

 Arria'ri

 

 Gazte zaude oraindik,

 naiz ta indartua,

 eziņ artu lanari

 bear dan puntua.

 Ikasten dezunean

 aizkol sekretua,

 nunbait sartuko dezu

 zuk errespetua

 

 ***

 

 Zeberio'ri

 

 Ataun'go seme jator,

 aizkolari trebe,

 dezun dana ematen

 ikasia zaude.

 Zeberio, ni zuri

 gaur txalo jo zale,

 ori lan egitea

 motiborik gabe!

 


inprimatu