inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
218.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Lapurrak

 

 Ainbeste beldurrekin jentiak Belate'n,

 uste dut pasajeruak gusto artzen duten.

 Besteren ontasunak ari ziran jaten,

 Pesalunbria baizik etzuten ematen;

 Pepe'k deskantsu ona pagatu du aurten.

 

 ***

 

 "Pesalunbrea"

 

 Zenbat arroaroo eta eriotze,

 mundu ontan kiaroki aitortu dituzte.

 Ainbeste gaiztakeri, zirelarik gazte,

 geiago eginen zuten utzi balituzte,

 azkenian ederki pagatu dituzte.

 

 ***

 

 "Arroario"

 

 Gaizki egin bazuten aiek mundu onetan,

 padezitu zituzten azken egunetan.

 Baldin Ģpor si akasoģ badaude biarretan,

 beren zorren pagatzen purgatorioetan,

 errezatu dezagun eken faboretan.

 

 ***

 

 Gurasoak

 

 Azer kontsuelua, ai, gurasoena,

 umiengatik artzen orrenbeste pena!

 Azi eta ondoko pagamentu ona;

 azkenekoz erortzen gaizki dabillena,

 ori da mundu ontan pentsatu bear dena.

 

 Gizonak mundu ontan pentsatu bear luke,

 nundik etor diteken orrenbeste neke.

 Jaungoikoari oiuka mixerikordi eske,

 baņa etzieten utzi nai adiņa epe,

 padrino ona zuten azkeneko Pepe.

 

 ***

 

 Pepe'ren aitamenak

 

 Asko gurasori nai diet adierazi,

 beren umiak nola bear dituzten azi.

 injendo gaiztoak alez galerazi,

 eta Jaungoikoaren legia arrerazi,

 nai dutena egitera beņere ez utzi.

 

 ***

 

 Kalabozo batean moldatutakoak

 

 Kalabozo batian kantuen paratzen,

 gosiak il urrena, otzak akabatzen.

 Ezta engusteria, ala ari nintzen,

 anima difuntuak naute anparatzen,

 pasa baņo errexago dirade kontatzen.

 

 ***

 

 Ez baņintzen ni jaio seņale onean,

 ojala il banintz bataio egunean!

 Alperrak gauza onik ez; ain gutxi lanean,

 beti persegian eta kartzelean,

 eztakit zer bearko den nitaz azkenean.

 

 Gezurra dirudi aurreraxeago

 kontseju au eman zezakela

 Azkeneko erortzen gaizki dabillena,

 au da mundu ontan pentsatu bear dena.

 


inprimatu