inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
217.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Bertsoen enkargua

 

 Gauza bat deklaratzen bear det orain asi,

 denbora asko eztuela zer degun ikusi.

 Ni enkargatu nauena orain ezta bizi;

 lagunekin batian zuten galerazi,

 orien pekatuak ala zuten merezi.

 

 ***

 

 Bide-lapurretako batek enkargatuak

 

 Bi urte bete ditu esan zidatela,

 batek, partikulazki, oso beldur zela.

 Aditzen baldin banuen galdu zituztela

 bertso bida berriak paratu netzala,

 orain abiatzen naiz, oroitzen naizela.

 

 ***

 

 Egun seņalatua zan: Santa Barbara,

 presentzian giņanak oroitzen al gara!

 San Jose gloriosoak gaitzala anpara

 allegatu gabetandik trantze orretara.

 Egun artan zituzten urkabian para.

 

 ***

 

 Anaietan zarrena joan zen aurrera,

 garboz pasa zituen zenbait eskallera.

 Allegatu zanian gero urkabebera;

 Kontseju onak ematen oiuz zegon bera,

 Ai! ura egun artako gizonen galera!

 

 ***

 

 Tunika bat buruan, soņian trajia,

 prebeniturik zegon aien enkajia.

 Eskalleretan gora, iduri pajia,

 iltzera joaki eta ura korajia!

 makurren zuzentzeko a zer parajia!

 

 ***

 

 Ordukoz ura illa, gero bigarrenari,

 korda lepotik sartzen zitzaizkilarik ari;

 tunika bat burutik zitzaion erori,

 begira gelditu zen bere anaiari,

 azer kontsuelua biotz altxagarri!

 

 ***

 

 Bida illak zituzten, gero irugarrena,

 ark manifestatzen zuen lastimarik geiena.

 Lenagoa gaizki egiņaz gero zuen pena;

 etzuela guardatu Jaunaren ordena,

 zuzen ibiliko da munduan, zor duena.

 

 ***

 

 Laugarrena juan zen guzien atzian,

 Jesús! esaten zuen kuerda paratzian;

 Salve bat errezatzeko artaz oroitzian,

 ala agintzen zuen ark eriotzian,

 pena asko zeukala bere biotzian.

 

 ***

 

 Aiek etxuak ziran ongi probatuak,

 krueldade aundian ziran kastigatuak.

 Lautatik bida deskuartizatuak,

 izugarriak ziran aien pekatuak,

 amar lekutan daude puskak paratuak.

 

 Eken pentsamentua beti maldadian,

 eztirade ibili kristauen legian.

 Ill eta arrobatuz zoazillarik bidan,

 nola egunez eta igual gabian,

 orain paga dituzte azken egunian.

 


inprimatu