inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
206.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Ilbeltza'ri

 

 Iñoiz agertu izan zera zu

 asarrea ta traketsa,

 beldur ematen zenduen baña

 kejik degunik ez pentsa.

 Egoiaze goxo, epela dabil,

 menderatu degu otza,

 aurten ederki portatu zera

 Bejondaizula ILBELTZA!

 

 Illak eztakit zeuen artean

 nola konpontzen zeraten,

 or zabiltzate bere garaian

 alkarri toki ematen.

 Azaldu zaigu gure OTSAILL

 danak ikusi dezaten,

 baña kostako zaio ederki

 zu añakoa izaten.

 Txomin Erkizia'ri

 

 Batek bear da, probalaritan,

 Txomin, zu zera lenbizi,

 Bizkaia'n txapelketa jokatu,

 ta zuk legez irabazi.

 Zure idiak bezelakorik

 Berriz'en ezta ikusi,

 argatik izendatu zaituzte

 Euskalerri'ko nagusi.

 

 Idiak ondo gobernatuta

 or ibili zera ernai,

 Berriz'a joanda txapeldun irten;

 zuk besterik etzendun nai.

 Sagardogille onena zera.

 probalaritzan ere bai,

 osasunikan izan ezkero

 biziko zera nolanai.

 

 "Arria" gaztea'ri

 

 Gaztea zera, nunai dituzu

 adiskide ta lagunak,

 ainbeste gera zuen jokoa

 milixkatu nai degunak.

 Otsailla'ren emeretzian

 zuentzat estuasunak,

 Euskalerria zure zai dago;

 erakutsi dituzunak!

 


inprimatu