inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
203.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Mohamed Jider

 

 Diruak zenbat oker

 dakarren munduan,

 esna dago jendea

 bere inguruan.

 Or ikusi da garbi

 bear dan moduan,

 gizonaren biziak

 zer balio duan.

 

 Len aberats bazegon

 orain esku utsik,

 lurperatua dute

 zearo ill-otzik.

 Jider jaunak eztauka

 beretzat depentsik,

 ezta entzungo arek

 esandako itzik.

 

 ***

 

 Aizkolaria

 

 Berrogeitalau urte;

 ori mutikoa!

 ezta indartsua ta

 gorputz aundikoa.

 Jokoa egiteko

 bere grazikoa,

 buruz ibiltzea da,

 lendabizikoa.

 

 Joko egiten ba-du

 nai ainbat malizi,

 komeni ezpazaio

 bazterrera utzi.

 Egiten badu berriz

 errez irabazi,

 estuasun'k gabe

 zapata ta guzi.

 

 Irabaziak ditu

 jokatu ditunak,

 bentaja onak ziran

 berekin zitunak.

 Beti gogoan izan

 au nere lagunak,

 alperrik du txapela

 bururik eztunak.

 

 ***

 

 "Arria" ta Berekoetxea

 

 Azpeiti'ko gaztea

 indartsu daukagu,

 bere gogoa bada

 zertan artu kargu?

 Presaka dabillela

 pentsatzen gaude gu,

 zer gertatzen dan gero

 ikusiko degu.

 


inprimatu