inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
184-185.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Udara amaitu da

 

 1

 

 Millakak izan dira

 etorri diranak,

 ondar gaņean bapo

 gozatzen ziranak.

 Bukatu zazkiete

 bakazio danak,

 lanari ekin bear

 bizi nai duanak.

 

 2

 

 Erria iritxi zan

 gaņez egitera,

 benetan penagarri

 gure ibillera.

 Etxetik ezin irten

 kanpoko aldera,

 orain puska batean

 kabituko gera.

 

 3

 

 Abixu txiki bat det

 agintarientzat,

 zer pentsatua pranko

 ba-dator zuentzat.

 Tokirik egin ezik

 automobillentzat,

 laister ezta lekurik

 emen pertsonentzat.

 

 4

 

 Urte gutxian ainbat

 katxarro ugaldu,

 denborik ezin leike

 gaur alperrik galdu.

 Etxeak bota edo

 kaleak zabaldu,

 oker onek nolabait

 zuzendu bear du.

 

 5

 

 Bazterrak gero eta

 gero beteago,

 atzean dana ezin

 pasa aurrerago.

 Oker asko gertatzen

 dan otsa ba-dago,

 eztakit nola eztan

 izaten geiago

 

 ***

 

 Kristau itxurik gabeko oriek

 

 1

 

 Tximaz eta bizarrez

 ondradu beteak,

 lotsak alde batera

 aspaldi boteak.

 Kiratsa darioten,

 zikin, arloteak,

 pentsatzen jarrita zer

 "beraneanteak"!

 

 2

 

 Oiek bear luteke

 zerbaiten lotura,

 parrik ez egiteko

 besteren kontura.

 Obe da bialtzea

 nai duten lekura,

 dabiltzala bestela

 pertsonen modura.

 

 3

 

 Begiratu zaiezu

 betik eta gora,

 narraskeri guzien

 ostatua or da.

 Ez al da indartuko

 dakarkiten "moda",

 bestela mundu zar au

 laister galduko da.

 

 4

 

 Gure artean berdin

 kale ta mendia,

 bakoitzak bere galgan

 darama neurria.

 Euskaldunak gaur arte

 duan alderdia,

 pobrea izanarren

 txukun da garbia.

 

 5

 

 Gaitza sartua dago

 ta erro errotak,

 auzozaleak gera

 emen lenagotik.

 Enuke entzun naiko

 iņoren aotik,

 dana ona etortzen

 zaigula kanpotik

 

 6

 

 Aurrerapen errotak

 irinduko gaitu,

 jende au ezin baita

 iņun errenditu.

 Naiz eta iru malla

 "atzetik" gelditu,

 obe degu askozaz

 lenean segitu.

 

 7

 

 Bizar, txima, "melena'

 biurturik sasi,

 len eder ziņatenak

 oraintxe itxusi.

 Zerritegi bidean

 ezkaitezen asi,

 garbitasuna bear

 degu lendabizi.

 


inprimatu