inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
182.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Automobill geiegi

 

 Iņon kabitu ezin,

 au da zorigaitza!

 gogoan artu danok

 gaurko nere itza.

 Orain kanpo aldetik

 sarri bagabiltza,

 laister egingo degu

 etxeko bizitza.

 

 ***

 

 Eztakigu nun jarri

 eskubiko oņa,

 jende ta automobil

 zoratzeko aņa.

 Berez itsasaldea

 ederra da baņa,

 nik neuk naiago nuke

 Urbiako gaņa.

 

 ***

 

 Kanpotarrak

 

 Emakume tankera

 dute kokotean,

 jazkeraz oso daude

 modu arlotean.

 Gaizki ematen dute

 kristauen artean,

 zikiņak jango ditu

 alako batean.

 

 Ain jende narratsa ta

 ain jende lizuna,

 azken urte auetan

 ugaldu zaiguna.

 Auek artzen badute

 nagusitasuna,

 Europa zarrarentzat

 zer etorkizuna!

 


inprimatu