inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
163.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Ez nago ortan

 

 Lili bat ikusi dut baratze batean,

 desiratzen bainuke nere saretsean;

 lorea ez du galtzen, udan ez neguan,

 haren parerik ez da bertze bat munduan.

 

 ***

 

 Deliberatu nuen gau batez joaitera,

 lili arraro haren eskurat artzera.

 Es bainuen pentsatzen beiratzen zutela!...

 Gau hartan uste nuen, han galtzen nintzela!

 

 ***

 

 Euskal lurreko txorietan dan

 txikitxoena da bera;

 gaztain kolore bakarrekoa,

 nai bada ezta ederra.

 Begi arria, buru xapala,

 moko tentea aurrera;

 gorputza motxa, anka laburrak,

 xaltokako ibillera,

 xalapartako egalaria

 eta kantari ergela.

 

 ***

 

 Etsenplu bat nahi dut eman guzieri;

 eta partikulazki jende gazteari;

 Gabaz ibiltzen dena ez da zuhur ari,

 ni begiraturen naiz, eskerrak Jaunari!

 

 ***

 

 Beste oiek bai

 

 Beotibar'ko zelaiak

 len illunak, gaur alaiak!

 Beotibar'ko arkaitzetan

 frantzesak gure oņetan.

 

 ***

 

 Nora zuaz, Oņaz jauna,

 faantsez jendearengana?

 Elur maluta ugaria,

 ugariago etsaia.

 

 ***

 

 Goizian goizik jeiki nintuzun

 ezkuntu nintzan goizian,

 bai eta ere zedan beztitu ekia

 jeiki zenan

 Etxekandere zabal nintuzun eguerdi erditan,

 bai eta ere alarruntsa ekai sartu zenian.

 


inprimatu