inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
149.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Negu sarreran berri txar batek

 mindua du Euskalerri,

 Mantu beltzetan jantzi zaitezte

 Urbia eta Aitzkorri!

 

 Zuen maitale sutsua berriz

 etzaizute urbilduko,

 Zuen altzoan poema gairik

 ez du berriro bilduko.

 

 Arantzazu'ko Ama maitea!

 zeu al ziņan aren eske?

 Zure gogoa al zan biurtu

 zedilla zerutar gazte?

 

 Lurreko kantu eztien danak

 zuri eskeņi dizkitzu,

 Betikotasun osoan orain

 kantuz or ariko zaizu.

 

 Euskal baratzak zuen lorerik

 usaintsuenetakoa,

 Negu sarreran, esku on batek

 goruntz eramandakoa.

 

 Zertan ukatu, Ama maitea,

 utzi digun utsunea,

 Bearrekoa genduan, ustez,

 oraindik zure semea.

 

 Euskalerriak eta euskerak

 abe sendo bat galdua,

 Salbatore'ntzat goiz iritxi da

 muduko azken ordua.

 

 Maiteak iges egin dio ta

 alargun gaur Arantzazu,

 Il kanpaiaren jardun geldia

 belarritan burrundatsu.

 

 Kendu txapela, euskaldun maite

 toki eman otoitzari!

 Galdu deguna Goietan dedin

 Zurutarren bertsolari.

 

 Negu sarreran berri txar batek

 mindua du Euskalerri,

 Mantu Leitzetan jantzi zaitezte

 Urbia eta Aitzkorri!

 


inprimatu