inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
135.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Ondarrabi aurretik

 

 Gogor egiņak zerate, jaunak,

 aurreko zarren legera,

 Besteak urre baziran ere

 zuek lenengo aurrera.

 Zer alaitasun eraman ote

 zenduten etxe aldera,

 Zuentzat izan baitira aurten

 diruak eta bandera.

 

 Iru ontzitan ikusi da or

 benetako su ta garra,

 Iņork atzera gelditu nai ez,

 eta ura jo bearra!

 Ondo portatu dira baitere

 San Juan eta Ibarra,

 Oraindik ere ba-dago nunbait

 sasoia eta indarra.

 

 ***

 

 Segalariak Ernani'n

 

 Lau gizon dira alkar neurtzeko

 aurretik itza emanak,

 Jo ta jo ikusiko ditugu

 Ernaniratzen gegranak.

 Ai, ogei milla pezta ez dira

 gaizki etortzen diranak,

 Nun erakutsi izango du or

 abildaderik duanak.

 

 ***

 

 Danean zerbait

 

 Arrazoi orrek zer pentsatua

 ematen digu benetan,

 Tristura dago mugaz aruztik

 ditugun euskaldunetan.

 Lan eskasiak gosea dakar

 tokirirk ederrenetan,

 Beti zerbaiten okerra ba-da

 bizi geran lur onetan.

 

 Mugaz aruzko anai gureak

 lanetik dute eskasi,

 Eguneroko ogi zuririk

 bertan ezin irabazi.

 Millaka dira urte auetan

 joan zaizkigunak igesi,

 Saloi apaņa ona da baņa

 jatekoa lendabizi.

 

 ***

 

 Barka zak, irakurle

 

 Barka bear dek, ik, irakurle,

 orain bide au artzea,

 Lenago "zuka" aritzen eta

 kolpez "ika" tratatzea.

 Konfiantzaren ezaugarria

 modu ontan mintzatzea,

 Lastimagarri zerizkiot nik

 oitura on bat galtzea.

 

 ***

 

 Naste borraste

 

 Bezpera batzuk utsegitea

 ez dek izango pekatu.

 Ustez ederki zetxebillen da

 norbait urrean gertatu.

 Apaiz jaunari zorrotz erantzun;

 iru modutan tratatu,

 Zekian dana esan zian da

 geiago ezin eskatu.

 

 ***

 

 Sasoian zeok

 

 Bein bear eta i, Polipaso;

 aritu aiz oso trebe,

 Amabi egur ebaki dituk

 garbi, txukun da dotore.

 Egindakoa or zeok bixtan;

 gezurriz ez dek batere,

 Berrogei urte ba-dauzkak baņa

 bai sasoi ederra ere.

 


inprimatu