inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iņaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
128.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Errekalde ta Polipaso

 

 Lanaren paltik ezta izango

 nai badute alegindu,

 Kanakoaren astuntasunik

 ezta oraindik arindu.

 Irurogei ta bi urte junak;

 koska ori nork berdindu?

 Arrezkeroztik gure lurrean

 euria pranko egin du.

 

 ***

 

 Lenago ere bakan samarrak

 ziran egur kanakoak,

 Auek derrior bear dituzte

 egunera alakoak.

 Ba-dakizute zer balio dun

 neurri ortako pagoak,

 Joko aundia dutela baņa

 gastuak aundiagoak.

 

 ***

 

 Piņutik ugalmena daukagu

 ta pagotik exkaxia.

 Auzora billa jun bear ori

 ez ote da itxusia?

 Zer gertatuko zaizuten aurrez

 daukat ondo ikusia,

 Ixill ixillik pagatu bear

 eskatzen duten guzia.

 

 ***

 

 Ai, urrilla'ren azken eguna

 egonagatik urruti,

 Denbora laister pasatzen da ta

 urreratzen goaz beti.

 Donosti'n jokatuko dirala

 entzunda nago norbaiti,

 Leku zabala tokatzen zaio

 olako burruka bati.

 

 ***

 

 Kanpotarrak (Manuel Matxain)

 

 Kanpo aldetik etorri dira

 gaur amaika moda zikiņ,

 Euskalerrian gustora dabiltz

 batzuk oitura oiekiņ.

 Gizasemeak ille luzea;

 emakumeak galtzakiņ,

 Negar malkoak irteten zaizkit

 neri pentsatu utsakiņ,

 Santu egiten eztago errez

 ikusten diran gauzakiņ!

 

 ***

 

 Eleizaren berritzea

 

 Zer esan pranko ematen digu

 bigarren Kontzilioak,

 Andik datozen erabakiak

 bai garrantzi aundikoak.

 Au ezagutu bearra dauka

 kontzientzi garbikoak,

 Berritzen asi bear degunak

 geu gera lenbizikoak.

 


inprimatu