inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
127.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Kanpotarrak

 

 Millakak izanarren.

 onuntz etorriak,

 Ondo jakiten ditu

 nork bere berriak.

 Ontara jarri gaitu

 diru egarriak,

 Iñoiz eztu gauz onik

 geiegikeriak.

 

 Irabazi ustean

 ari gera galtzen,

 Gurekin ezpaitira

 batere piatzen.

 Aspertu diralako

 burukoak artzen,

 Gero ta zailago da

 tontoak billatzen.

 

 Okerretik ez gera

 aurrera juango,

 Onek irabazirik

 eztigu emengo.

 Itxuran ibiltzeko

 ango ta emengo,

 Kontzientzi pixka-bat

 bear da lenengo.

 

 ***

 

 Esnea garesti?

 

 Auek egiak dira

 dotriña bezela,

 Itz erdiyrik ez nuen

 esango bestela.

 Eztakit nola joka

 gindezken onela,

 Esan leike zoratzen

 asiak gaudela

 

 Ba-dago zer esana

 dabilkigun tratuz,

 Asko gozatzen degu

 gauzak oker artuz.

 Txit pozik bizi gera

 oiturez aldatuz,

 Geien balio duna

 gutxien pagatuz.

 

 Gaurko moda berrira

 nai degu dotore,

 Ortan gastatzeko bai

 nai ainbat umore.

 Kostatakoak eztu

 eskerrik batere.

 Baserriak ustuko

 dira berriz ere.

 

 Ordua da ta pixkat

 zentzutu gaitean,

 Pausorik eman gabe

 geuretzat kaltean.

 Onak asko badira

 edari artean,

 Esnea da lenengo

 famili batean.

 


inprimatu