inprimatu
Nere bordatxotik
Izenburua:
Nere bordatxotik
Sinadura:
Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)
Urkizaren iruzkina:
6
Egilea(k):
Eizmendi, Iñaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
26
Alea:
121.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere bordatxotik

 

Basarri

 

 Orain da denbora!

 

 Al dana egiteko

 orain da denbora,

 Damu ez izateko

 iñortxok gerora.

 Aurretik dabillenak

 berekin du ondra,

 Onenak zein zeraten

 or ikusiko da.

 

 Lan txarrak ditu jaunak.

 toki exkaxiak,

 Orain baño len gaude

 ondo ikusiak.

 Zortzi gazte dituzte

 kanpora utziak,

 Eztira probatuko

 nai zuten guziak.

 

 ***

 

 Gure kezka

 

 Garbi agertu degu

 geuk daukagun kezka,

 Zuzen ala oker dan

 orain zuek juzka.

 Gauza geiegizkoak

 istilluak dauzka,

 Gizonik ezin egin

 leike iru puska.

 


inprimatu